Enpresak Autobabeserako Euskadiko Arauarekin lotuta dituzten betebeharrak - Inplikazio praktikoak eta epeak.
Data: 11/10/2012 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2012-10-11 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
ADEGIk, Mutualia eta Sueskola Fundazioarekin elkarlanean, autobabeserako Euskadiko arauari buruzko jardunaldi teknikoa antolatu du.
Hauei zuzenduta: Gerenteak, zuzendariak eta prebentzio-arduradunak.
Larrialdi-egoera batzuei aurre egiteko jarduera, zentro edo saltoki jakin batzuei eska dakizkiekeen autobabeseko betebeharrak arautzen dituen 277/2010 Dekretuak zehazten ditu horietako titularrek garatu beharreko gutxieneko jarduerak, eta autobabeseko sektoreko beste arau espezifiko batzuen osagarria da. Araudi hori Euskadin da aplikagarria eta autobabesa definitzen eta garatzen du, eta horretarako administrazio publikoek egin beharreko kontrol-mekanismoak ezartzen ditu. Besteak beste, autobabeseko oinarrizko arauan printzipioz sartu gabeko jarduera eta zentroetara zabaltzen ditu autobabeseko betebeharrak (393/2007 Errege Dekretua). Honako hauek dira berrikuntza batzuk: aisialdiko jarduerak dituzten eta 300 lagun baino gehiagorentzako lekua duten eraikin itxiak; 50 lagunentzako edo gehiagorentzako lekua duten irakaskuntza-establezimenduak; egoitza-establezimendu publikoak, ospitaleratze-erregimenean zaintza medikoak edo tratamendu intentsiboak edo kirurgia-tratamenduak ematen dituzten osasun-establezimendu guztiak; 300 lagun baino gehiagoko okupazioa edo 28 metro baino gehiagoko ebakuaziorako altuera duten administraziorako edo merkataritzako eraikinak, eta abar.
Jardunaldi praktiko honen helburua honako hau da:
Araua ezagutaraztea eta enpresetan hura ezartzeko eman beharreko urratsen berri ematea.
Hau da jardunaldiaren egitaraua:
Jardunaldiaren irekiera eta aurkezpena.
Manuel Guerrero, Adegiko Laneko Prebentzio eta Osasun arloko arduraduna.
«EAEko autobabeseko betebeharrei buruzko 277/2010 Dekretuaren aurkezpena»
Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.
«Autobabeseko planen exekuzioan izandako esperientzia».
Haritz Illarramendi, Mutualia Prebentzio Sozietateko Larrialdietako teknikari espezialista.
«277/2010 Dekretuko oinarrizko arloak, ikuspegi praktikotik: Trebakuntzaren eta simulazioak egitearen garrantzia.
Ana Irastorza, Sueskola Fundazioako goi mailako trebatzailea.
«Larrialdi-planak ezartzeko lanean izandako esperientzia».
Adolfo Aranguren, Laneko Prebentzio eta Osasun arloko kidea eta KSB Itur Spain, S.A. sozietatean enpresako medikua.