Jardunaldia
Cloud segurtasunaren garrantzia
Data: 09/02/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: Jueves, 9 de febrero de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Otsailak 9, osteguna, 9:30etik 11:30era ADEGIn
Nabarmen ugaritu dira baliabideak Cloudera migratzen dituzten enpresak eta Cloud inguruneetan baliabide korporatiboek duten esposizioa handitu izanaren ondorioz, Cloud segurtasuna da erakundeetako CISOak arretagunea jartzen ari diren gaietako bat.
Erakundeetako sareek eraso ugari jasaten dituzte eta horiek Cloud inguruneetan bilakaera izan dute urteen poderioz. PwC-ren Digital Trust Survey (2023) txostenaren arabera, Cloud zerbitzuei egindako erasoak dira, ransomware erasoen eta posta elektroniko korporatiboaren arriskuaren ondoren igoera gehien izatea aurrez ikusi duten eraso mota. Ondorioz, Cloud segurtasunarekin lotuta, landu beharreko erronka nagusietako bat da segurtasuneko estrategia hobetzea arriskuak arintzeari eta mehatxu berrien aurreko erresilientziari dagokienez.
Aurrez aurreko jardunaldi honetan aurkeztuko dituzte Cloud segurtasuneko erronka nagusiak eta bertan azalduko dituzte funtsezko helburuak eta horiei arrakastaz aurre egin ahal izateko gakoen inguruko ikuspegia. Gai horiez hitz egiteko, gurekin izango dira Koldo Peciña Txintxurreta, ZIUR enpresako zuzendari exekutiboa; Ane Uncetabarrenechea, Salto Systemsen CISOa; Jesus Lizarraga, Mondragon Unibertsitateko Telematika eta Zibersegurtasuna arloko koordinatzailea; eta PwC ordezkatuz, Jesus Urien, Euskadirako eta Nafarroarako Negozioko Segurtasuneko Irtenbideen zuzendari arduraduna; Unai Cenigaonandia, BSSen zuzendaria; eta Eritz Losa.
EGITARAUA:
09:30 - Aurkezpena
09:40 - Digital Trust Insights 2023ren gakoak, Cloudeko segurtasunaren garrantzia.
Jesus Urien. PwC-ko zuzendaria. Negoziorako Segurtasuneko Irtenbideen arduraduna (BSS) Euskadin eta Nafarroan.
09:50 - Clouden garrantzia industria arloan.
Koldo Peciña Txintxurreta. Managing Director edo zuzendari exekutiboa ZIUR Industrial Cyber Security Center-en.
10:15 - Cloud segurtasunaren garrantzia “Journey to Cloud” prozesuan.
Ane Uncetabarrenechea. Salto Systems-eko CISOa.
10:40 - Zero trust. Clouderako ikuspegia.
Unai Cenigaonandia. PwC-ko BSS arloko managerra.
Eritz Losa. PwC.
11:00h - Mahai-ingurua: Cloudeko segurtasuneko erronkak Gipuzkoako erakundeentzat
Koldo Peciña Txintxurreta. Managing Director edo zuzendari exekutiboa ZIUR Industrial Cyber Security Center-en.
Ane Uncetabarrenechea. Salto Systems-eko CISOa.
Jesus Lizarraga. Mondragon Unibertsitateko Telematika eta Zibersegurtasuna saileko koordinatzailea
Moderatzailea: Jesus Urien. PwC
11:30 - Galderak eta amaiera
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro