Barne komunikazioa langileen konpromezuaren suspergarri bezala
Data: 12/11/2012 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:30 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2012-11-12 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Paseo Mikeletegi, 52, Donostia-San Sebastián
Barne komunikazioa ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko interesa adierazi duzuen enpresei zuzendutako tailer honek helburu hauek ditu:
- Ezagutu eta hausnartu dezazun, pertsonek eguneroko jardueran bizitzen dituen prozesu, gaitasun eta jarrerak hobetzeko landu ditzakegun elementu nagusiei eta beraiek erakundearekin duten konpromezuari buruz.
- Zure interes bera duten enpresa talde txiki batean zure esperientzi eta kezkak partekatzea.
Tailer hau, diagnostikoa eta ezarpenari buruz interesatu diren enpresei ere zuzendu zaie, bertan parte hartzeak barne komunikazioaren hobekuntza lantzen lagunduko dizuelako.
Egitaraua:
Partaideek ondorengo hauek egiten ikasiko dute:
- Barneko komunikazioak eragiten dien eremuak zein diren eta negozioan praktika on eta txar batzuek zer eragin duten identifikatzen.
- Taldeen konpromisoa zer balore pertsonalek eta enpresa-balorek sustatzen duten identifikatzen.
- Komunikazio-estilo ohikoenak eta besteengan duten eragina ezagutzen.
- Behatu nola Asertibitatea eta Entzute Aktiboak komunikazioa erraztu eta gatazkak ekidin ditzakeen.
- Konfiantza nola sortzen eta desegiten den aztertzen eta zer kasutan berreraiki daitekeen.
- Akordioak eta enpresako kompromezuak nola bernegoziatu, erreklamatu edo ezartzen diren sakondu, komunikazioaren bitartez.
- Barneko komunikazioaren bidez konpromisoa garatzeko esku-hartzeko metodologia egituratu bat aplikatzen.
Dinamizatzailea:
Pilar Ramírez Dabán Arisses enpresaren sortzailea eta zuzendaria da. Pertsonen garapenaren bidez enpresentzat balioa sortzean espezializatutako enpresa bat da.
Izenematea egiteko «izen-emate orria»n zanpatu.