Top Enpresa Topaketa
ITS SECURITY - "Zibersegurtasuna 4.0 industriaren jarraikortasunerako eta balio-katearen giltzarri"
Data: 10/04/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 10/04/2019 | Antolatzailea: Its Security | Lekua: Mendaro. Polígono Kurutz Gain 12-13
"Zibersegurtasuna 4.0 industriaren jarraikortasunerako eta balio-katearen giltzarri"
Eguna: 2019/04/10
Ordua: 09:30-13:30
Lekua: ITS Security enpresaren egoitzan (Mendaro)
Elkarrizketa Bideoa - Alvaro Fraile. ITS Security. Founder & CEO
ITS Security hurrengo belaunaldiko zibersegurtasun arloko konpainia liderra da. Hain zuzen ere, zerbitzu bateko segurtasuna eraldatzen ari da, enpresa eta erakundeei segurtasuneko arau-hausteak prebenitzen lagunduz, informazio-teknologiako Estrategia Negozioarenarekin lerrokatuz eta zibersegurtasunaren kudeaketa eraginkorra egiteko beharrezko eskakizunak identifikatuz.
2007an sortu zen Mendaron, Egile talde industrialaren baitan. Oinarri teknologikoa duten enpresen korporazioa da taldea, eta liderrak dira beren arloan: produktuak, zerbitzuak eta balio altuko irtenbideak garatzen dituzte bezeroentzat, ezagutzan oinarrituta (DMP, ETD, EIS, Zehatz, Tecexsa, Createch, Cyber Surgery)
Egile talde industrialeko kide izateak esperientzia handia eskaintzen dio IoT zibersegurtasun industrialaren munduan; ezagutza gehiena arlo horretan baitu.
ITSren larrialdi informatikoei erantzuteko taldea, CERT/SOC, zibersegurtasunaren arloko aditu talde batek osatzen du; haien erantzukizuna da bezeroen informazio-sistemetan izandako segurtasun-gorabeheren aurrean prebentzio-neurriak eta neurri erreaktiboak garatzea, segurtasuna 24 orduz eta astean 7 egunetan eskainiz. Zibersegurtasun Eragiketen Zentro horrek (SOC) Carnegie-Mellon emandako CERT ziurtagiria du (CERT (Computer Emergency Response Team); ziurtagiri hori 1988tik ematen die Interneteko segurtasun-gorabeheren aurrean espezializatutako mundu osoko eragiketa-zentroei.
ITS Security da ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALEAN frogatutako esperientzia duen eta FIRST (Forum of Incident Response and Security Teams) foroan sartu den lehen CERT. Foro hori mundu mailan zibersegurtasuneko erasoen aurrean erantzuteko mundu mailako foro garrantzitsuena da, 78 herrialdetako 366 taldek osatzen dute.
Etengabeko ikerketan
Mehatxuen aurkako inteligentziako talde bat, UNIT71, zibersegurtasuneko adituek eta industriako adituek osatuta, IT nahiz OT inguruneetako zibersegurtasuneko azken mehatxuei buruzko informazioa biltzen, ikertzen, aztertzen eta eskaintzen duena.
Laborategi industrial propioa du, UNIT71Lab, eta bertan aztertzen eta ikertzen ditu sektore ugarietarako prozesu industrialen kontrola (ura, smartgrid, garraioa, osasuna…), eta horren bidez, Modbus, Profibus eta Profinet motako komunikazio industrialen barruan dauden ahultasunak aztertzen dituzte, baita kontrol-zentroa osatzen duten sistemen arteko Ethernet ingurunearen bidezko IP komunikazioetan ere (FRONTEND, HMI, SCADA, INGENIERÍA), kontrolatutako laborategi-sistema batean, produkzioari eragin gabe, ingurune horietan kritikoa baita: defentsa, 4.0 industria edo osasuna
TOP honetan frogatuko dugu fabrika ziberseguruek negozioaren jarraikortasuna bermatzen dutela, EGILE taldeko DMP enpresaren arrakastaren bidez, zibersegurtasunaren punta-puntako irtenbideak txertatzeko jardunbide egokiak eta denbora errealean babesa mantendu ahal izateko zibesegurtasunaren monitorizazioa bera nola erabiltzen dituen erakutsiz. Bisitariak industria mehatxatzen duten mehatxu handiak ezagutu ahal izango ditu, baita industriak berezkoak dituen ahulgune intrintsekoak ere.
EGITARAUA
- Ongietorria. Sarrera eta ITS Securityren ikuspegi orokorra.
- Zibersegurtasun industrialaren sarrera. 4.0 industriaren mehatxuak eta ahulguneak.
- CERT Industriala bisitatzea: zibersegurtasun industriala nola monitorizatzen dugun eta gorabeherei nola erantzuten diegun.
- Bisita industria ziberseguruaren eredu batera: DMP (Egile Taldea).
- PLC sistema industrialei egindako erasoaren erakustaldia.
- Saioaren amaiera eta networking-a.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro

