Jardunaldia
Adimen Artifizial legala: Cuatrecasasen esperientzia
Data: 09/10/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: miércoles, 9 de octubre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Urriak 9, asteazkena, 09:30etik 11:00etara, ADEGIn
AA sortzailea abokatuen langeletara ere iritsiko da haien lanean iraultza eragin nahian. Sektoreak erabili ahal izateko baliagarriak diren entrenamendu juridikodun aplikazio edo morroi ugari daude.
Espainiako aitzindariei dagokienez, Cuatrecasas irailetik ari da erabiltzen Harveyk garatutako AA bat: arrakasta handiena duen legezko AA sortzaileko legaltech. Aipatutako baliabidearen izena CELIA (Cuatrecasas Experto Legal IA) da eta OpenAI eta GPT4 teknologiak eta entrenamendu juridiko espezifikoa ditu. Tresna horren bidez, honako hauek egin daitezke besteak beste: kontratu eta idatzi juridikoak idatzi, dokumentuak aztertu eta kontsultak argitu.
Ondorioz, AA sortzaileak sektore juridikorako jauzi kualitatibo handia ekarri duela eta abokatutzako profesionalen zereginak aldatu dituela eta produktibitatea handitu duela esan dezakegu. Dena den, beste era bateko iritziak ere sortu dira, honako hauekin lotuta: segurtasuna eta isilpekotasuna, gaitasuna eta doitasuna, edo lan jakin batzuen erredundantzia, adibidez.
Cuatrecasasen esperientzia ezagutu nahian, Cuatrecasaseko CIOa, Francesc Muñoz, eta Cuatrecasaseko Ezagutza eta Berrikuntza arloko zuzendaria, Idoya Fernández, gonbidatu ditugu.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro