GIZARTE BERRIKUNTZA: Gizarte-berrikuntza: gizarte- eta ingurumen-erronkak, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko
|
Laburpen newsletterak |
Egungo ingurune globalean, teknologiek interkonexioa sustatu eta informazioa azkar transmititzea ahalbidetzen dute. Ildo horretan, supergardentasunaren aroa sortzen ari da, eta aktibismo soziala handitzen (kontsumitzaileena, akziodunena…). Horrek presioa eragiten die enpresei, hauek zaindu ditzaten, besteak beste: beren produktuak nola egiten dituzten, zer-nolako inpaktuak dituzten (gizartean, ingurumenean, etab.), eta langileekin eta ingurunearekin zer harreman-mota dituzten.
Gure inguruko enpresa asko aurrerapauso handiak egiten ari dira, pertsonengan arreta jartzen duten erakundeak izateko, edota ingurumen-alderdiak sartzen ari dira beren jardueran. Dena den, ahalegin horiek ez dira beti balioesten, ez dira behar bezala aintzat hartzen.
Testuinguru horretan, garrantzitsua da era egokian posizionatzea eta enpresa-aukerak hautematea; alde batetik, enpresaren lehiakortasuna handitzen laguntzen dutenak, baina, beste batetik, gizarte-eragina dutenak, pertsonengan eta ingurumenean efektu positiboak dituztenak.
Beharrezkoa da, hortaz, enpresak aukera-mapa horren berri izatea. Izan ere, erregulazioa gero eta zorrotzagoa da. Bestalde, gizarte- eta ingurumen-alderdi horiei dagokienez, beren kate-balioko konpainietatik tira egiten duten bezeroen eskaera espezifikoak kontuan hartu beharrekoak dira. Lehiakorrak izan nahi duten enpresek gai izan behar dute beren arrisku-posizioak identifikatzeko eta aukera-posizioetara eramateko.
Hori dela eta, ADEGItik, gizarte-berrikuntzari buruzko ikaskuntza-prozesu praktiko bat proposatzen diegu. Gai horretako adituek zenbait tailer emango dituzte, enpresei garapen-plan bat eta proiektuak zehazten eta martxan jartzen laguntzeko, beren estrategia moldatu eta, horrekin bat eginez, beren gizarte- eta ingurumen-eragina hobetu dezaten, eta beren lehiakortasuna handitu dezaten.
Otsailak 16an ospatuko dugun hasierako ekitaldi batekin hasiko gara. Bertan, gizarte berrikuntza zer den ezagutaraziko da, enpresentzat hau kontutan hartzea zergaitik den garrantzitsua, eta zuen ingurunean nola lan egin dezakezuen proposatzen dizuegu, praktikoa den ikuspegi batetik, eta zuen beharretara egokituz.
Egitaraua
09:00etan - Aurkezpena.
Patxi Sasigain. Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntza alorreko zuzendaria.
9:15etan - Gizarte Berrikuntza: zer den eta zer zerikusi duen enpresa-lehiakortasunarekin.
Iranzu Sainz de Murieta - Sinnple Consultores e Innovación Social, S.L.-eko Fundatzaile-bazkidea
9:45etan - Mahai-ingurua, enpresen kasu praktikoak lantzeko.
10:15etan - Lan-tailerren aurkezpena.
Iranzu Sainz de Murieta - Sinnple Consultores e Innovación Social, S.L.-eko Fundatzaile-bazkidea
10:45etan - Galderak eta mahai-ingurua.
11:00etan - Amaiera.
5 saiokin jarraituko dugu, hiru taldekoak eta bi banakakoak bakoitza 2-4 ordu ingurukoa. Enpresek garapen-planak eta proiektuak zehaztea eta martxan jartzea da helburua, giartean eta ingurumenean duten eragina hobetzeko, beren egungo estrategiek bat etorriz, eta beren lehiakortasuna handitzeko.(EMAN IZENA hemen)
Informazio gehiago:
Aitziber Alkorta
943 30 90 30
aalkorta@adegi.es