Jardunaldia
Berrikuntza eta Finantzaketa Enpresa Industrialerako: Proiektu dualetarako laguntzak (CDTI) eta FAIP (SEPIDES)
Data: 03/06/2026 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.3 h.| Egunak: jueves, 11 de junio de 2026 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Ekainak 3, asteazkena, 09:30etik a 11:00etara ADEGIn
Aurrez aurreko eta onlineko jardunaldia
Jardunaldi honek finantzaketa publikoko funtsezko bi tresna biltzen ditu, industria-enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza-gaitasuna sustatzera bideratuak: CDTIk erabilera dualeko I+G+b-ko proiektuetarako ematen dituen laguntzak eta SEPIDESek kudeatzen duen Inbertsio Industrial Produktiborako Laguntza Funtsa (FAIP).
CDTIk proiektu dualak babesten ditu: aplikazio zibileko, segurtasuneko eta defentsako teknologietan oinarritutako I+G+b arloko ekimenak, Espainiako enpresen autonomia teknologikoari eta burujabetza estrategikoari lagunduz.
Bestalde, FAIP produkzio-inbertsioko proiektuetarako (instalazio berriak, instalazioak modernizatzea edo edukierak zabaltzea), epe luzeko finantzaketa behar duten enpresentzat diseinatuta dago, betiere industria-proiektuen ziklo errealera egokitutako baldintzekin.
Topaketan, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzak, CDTIk eta Sepidesek Euskadiko enpresa guztientzat duten lankidetzari esker, tresna horiek eskuratzeko ezaugarriak, baldintzak eta prozesuak aurkeztuko dira, parte hartzen duten enpresek beren inbertsio- eta berrikuntza-planetara ondoen egokitzen diren aukerak balora ditzaten.
Hauei zuzenduta daude:
- I+G+b arloan lan egiten enpresak, batez ere teknologia dualeko proiektuak dituztenak.
- Industria-enpresak eta zerbitzu osagarrietakoak, inbertsio produktiborako finantzaketa-premiak dituztenak (200.000 € artekoak eta 100 M€ baino gehiagokoak).
- Berrikuntzako, garapen teknologikoko eta enpresa-finantzaketako arduradunak.
- Teknologia-zentroak eta aholkularitza-enpresa espezializatuak.
Hizlariak:
- Raúl García Esparza: CDTIko Instalazio Handien eta Programa Dualen saileko arduraduna.
- Ana Vizcaíno Ochoa: SEPI Desarrollo Empresarial SAko (GRUPO SEPIDES taldea) Finantzaketa eta Enpresa Inbertsioko zuzendaria.
Programa:
9:30 - Aurkezpena
9:40 - Proiektu Dualetarako CDTIren laguntzak
- Erabilera dualeko teknologietarako CDTIren laguntzen esparru orokorra.
- Proiektu finantzagarrien eta gastu hautagarrien tipologiak.
- Baldintza ekonomikoak (dirulaguntza / mailegua).
- Eskaera-prozesua, ebaluazioa, egutegia eta gomendio praktikoak.
- Finantzaketa jaso duen enpresaren adibidez.
10:15 - Inbertsio Produktiborako Laguntza Funtsa (FAIP) – SEPIDES
- Zer da FAIP eta zer enpresa motari zuzenduta dago?
- Laguntza-modalitateak: tresnak, baldintza ekonomikoak eta epeak (gabealdia eta amortizazioa).
- Proiektu finantzagarri motak eta sartzeko baldintzak.
- Prozesua: ideiatik eragiketaren itxierara arte.
10:50 - Galderak.
11:00 - Amaiera.
![]() |
![]() |



.jpg)
