Jardunaldia
World Economic Forumeko 2023ko Arrisku Globalen txostena
Data: 30/03/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Jueves, 30 de marzo de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
martxoak 30, osteguna, 9:30etik 11:00etara ADEGIn
Jardunaldi honetan, Marsh McLennanek eta Munduko Ekonomia Foroak prestatutako eta duela gutxi Davosen aurkeztutako Mundu Mailako Arriskuen Txostenaren 18. edizioarekin lotutako ondorioak aurkeztuko ditugu Marshekin batera.
Enpresa eta erakunde askorentzat erreferentziazkoa den dokumentu honen helburua da epe laburrera, ertainera eta luzera begira mundu mailako arriskuen inguruko ezagutza zehatzagoa sustatzea, erresilientziarekin eta arriskuen aurreko prestakuntzarekin lotutako ikasketa bultzatzeko. Azken 17 urteotan, Txostenak ohartarazi du elkarri lotutako mundu mailako arriskuak egon direla eta, aurten, gatazka eta tentsio geoekonomikoek elkarri modu estuan lotutako mundu mailako arriskuak eragin dituztela nabarmendu du. Horietako batzuk dira energiaren eta elikagaien hornidurarekin lotutako arazoak eta, seguru asko, hurrengo bi urteotan bere horretan iraungo dute. Beste arazo batzuk dira bizitza-kostuaren eta zorraren igoera handia, edo gerra geoekonomikoaren ondorioak. Gorabehera hori dela eta, epe luzeagora begirako arriskuei aurre egiteko ahaleginak ahuldu egin daitezke eta, bereziki, honako hauekin lotutakoak: klima-aldaketa, bioaniztasuna eta giza kapitalean egindako inbertsioa. Horrez gain, sor daitezkeen hondamendietan sakondu du: mundu mailako finantza-egonkortasuna, osasuna, militarizazioa, pribatutasuna eta eskubide digitalak eta abar. Polikrisia izena eman dio testuinguru berri horri.
Txostena prestatzeko, mundu osoan arriskuetan adituak diren, politikak prestatzeaz arduratzen diren eta beren industrietan liderrak diren 1.300 lagunek baino gehiagok emandako iritziak eta beren herrialdean negozioak egitearekin lotutako arrisku nagusien inguruan enpresa mailako 12.600 liderrek azaldutako ikuspegiak hartu dituzte oinarritzat.
Jose Maria Carullaren, Marsheko aholkularitza saileko zuzendari nagusi eta txostenaren bozeramailearen, eskutik aurkeztuko dugu txostena Adegin.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro