Webinar
Txosten ez finantzarioa: irismena, inplikazioak eta erremintak - On line
Data: 29/09/2021 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Miércoles, 29 de septiembre de 2021 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Aula Virtual - Adegi
Irailaren 29an, asteazkena, 9:30-11:00h-tan, ADEGIko Gela Birtualean
2018Ko abenduaren 29an, BOEan argitaratu zen 11/2018 Legea, Informazio Ez Finantzarioaren eta Dibertsitatearen ingurukoa, zeinak Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/95/UE Zuzentaraua aldatzen duena eta2017an onartutako Lege Errege-dekretua ordezkatzen duena, enpresentzat betekizun berriak barne hartuta.
Arau honek nahitaez ingurumen politiken, politika sozialen, langileen eta gobernuko politiken inguruan jakinaraztera behartzen du, 2018ko urtarrilaren 1az geroztik, eta aurten egingo diren akziodunen bilkuretan aplikatuko da. Beraz, sozietate askok euren urteko memoriak egokitu beharko dituzte finantzarioa ez den informazioa sartzeko.
Informazio ez-finantzario hori jakinaraztera daude behartuta - berehala- kapitaleko sozietateak eta kontu sendoak egiaztatzen dituzten 500 langiletik gorako enpresak. 2021ean, bi urtetan zehar 20 milioi aktibo gainditu duten edo haien negozio-zifrak 40 milioiak gainditu dituzten 250 langiletik gorako enpresei ere hedatu da.
Legeak zehazten du informazioak bost eremu hartu behar dituela: ingurumena, soziala eta pertsonala, giza eskubideak, ustelkeria eta eroskeria eta gizartea. Negozio-ereduaren deskribapena ere hartuko du (enpresa ingurunea, antolaketa, hartzen dituen merkatuak, helburuak eta estrategiak, eta bere jarduerari lotutako arrisku handiak). Barne hartu behar ditu aurrerakuntzen jarraipena eta ebaluazioa ahalbidetzen duten emaitza ez finantzarioen gako adierazleak, zeinak sozietateen eta sektoreen arteko alderatzea erraztuko duten.
Orain arte, finantza txostenaren egiturak lege-oinarri sendoa izan du, nazioarteko kontabilitateko arauetan oinarritua, baina ez da gauza bera gertatu informazio ez-finantzarioarekin, zeinak hainbat ‘eredu’ ezberdin erabili dituen oinarritzat, hainbat erakunderenak, GRI edo IIRC esaterako, eta horrek zalantzak sortu ditu.
Lege berria aukera aparta izan daiteke interes taldeen gardentasuna, konfiantza eta sinesgarritasuna areagotzeko, baina informazioa, hainbat kasutan sentikorra, biltzeaz arduratzen diren kudeatzaileen lana ere areagotzen du aldi berean.
Haren nondik norakoak eta inplikazioak azaltzeko, Javier Lueje, Informazioko Aholkularitza eta Teknologien Bazkidea eta Mikel Zuaznabar, Ikuskaritza eta Aholkularitza Ekonomikoaren Bazkidea izango ditugu gure artean, biak ala biak Zerbitzu Profesionalen PKF Attest enpresakoak.
Programa:
09:30 Aurkezpena
09:35 11/2018 legeak informazio Ez finantzarioan eta Dibertsitatean dituen inplikazioa eta kapitaleko sozietateen legean eragindako aldaketak
Mikel Zuaznabar, PKF Attesten Ikuskaritza eta Aholkularitza Ekonomikoko Bazkidea
10:15 Nola eraiki enpresaren informazio ez finantzarioa: jakinarazteko eremuak, erremintak eta adibideak.
Javier Lueje, Informazio Aholkularitza eta Teknologien Bazkidea PKF Attesten
10:45 Galderak
11:00 Jardunaldiaren amaiera