Txostena: Gipuzkoako gazteriaren motibazioa ikasketen aukeraketan
Euskal unibertsitateetan gradua eginiko hiru ikasletatik batek ez luke berriro aukeratuko jada amaituta duen titulazioa edo unibertsitateko ikasketak, eta ez dago alderik ez zentro publiko eta pribatuen artean, ez eta emakume eta gizonen artean ere. Kontutan izan behar ditugu ere ikasketak amaitu baino lehen utzi egin dituzten ikasleak. Gizarte gisa, ezin ditugu onartu horrek sortzen dituen frustrazio egoera pertsonalak eta murriztu egin behar ditugu alferrik galdutako baliabideak eta denbora.
'Gipuzkoako 2018ko enplegu-beharrei eta profil profesionalei buruzko txostenak' erakutsi zuen bete beharreko lanpostuak unibertsitateko ikasketei (ia %58a ingeniaritza eta bestelako STEM arloak) eta Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako prestakuntza zikloei lotutakoak (fabrikazio mekanikoa; elektrizitate eta elektronika; eta enpresen kudeaketa) zirela eta lanpostu horietan, enpresen eskaera handiagoa zela beharrezko prestakuntza duten langileen eskaintza baino.
“Gipuzkoako gazteek ikasketak aukeratzeko duten motibazioa” proiektuaren helburua ezagutza-oinarri objektibo bat ezartzea izan da eta oinarri hori identifikatzea gazteen motibazioetan, esperotako horretan eta ikasketak aukeratzeko prozesuan eragiten duten aldagaiak zein diren, eta aldagai horietako bakoitzak aipatutako prozesu horretan zer pisu erlatibo duen.
JARDUTEKO PROPOSAMENAK
1. Emaitzen eraginkortasuna hobetzeko joka/jardun daiteke
2. Informazio gehiago eta hobea eskatzen da
3. Informazio zuzena, pertsonalizatua eta sinesgarria.
4. Irteera profesional motak eta enplegagarritasuna aintzat hartuz
5. IKT kanalak erabiltzea informazioa eskuratzeko
6. Ikasketa- eta lanbide-orientazioaren zeregina ikastetxeetan
7. Gizarte- eta familia-estereotipoek Lanbide Heziketa kaltetzen dute
8. Prestakuntza-zikloen eta Unibertsitatearen arteko ibilbideak bistaratzea
9. Zientziaren eta teknologiaren zeregina sustatzea
10. STEM arlotan emakumeen presentzia sustatzea
11. Eragile desberdinen artean lankidetza-espazioak eta -ekimenak sortzea
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategikoko Zuzendaritza Nagusiaren Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab programaren 2018ko deialdiko diru-laguntzari esker egindako ikerlana.