Jardunaldia
2024ko Sozietateen gaineko Zerga: likidazioa eta berritasunak
Data: 13/05/2025 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Martes, 13 de mayo de 2025 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Maiatzak 13, asteartea, 09:30etik 11:00etara, ADEGIn
EDUKIERA OSOA
Informazio gehiagorako eventos@adegi.es helbidera idatzi
Beste urte batez, Sozietateen gaineko Zergarekin lotuta urtero, uztailean, izan ohi dugun hitzordua gerturatzen ari da eta, hura prestatzeko antolatu dugu jardunaldi hau GARRIGUESekin elkarlanean.
Urtero data hauetan bezalaxe, zergaren elementu nagusiak berrikusiko ditugu, bereziki gure lurralde historikoko araudiaren pizgarri eta espezifikotasunak azpimarratuz. Horri guztiari esker, Gipuzkoako enpresek beren aurreikuspenak egiteko eta baliabide ekonomikoak egiteko aukera izango dute. Beste alderdi batzuen artean, honako hauek aztertuko ditugu:
- Enpresa bat mikro, enpresa txiki edo ertain, edo ondare-sozietate kalifikatzeko beharreko baldintzak, eta inpaktu nagusiak.
- Indarrean dagoen zerga arloko araudian zerga-oinarria gutxitzeko jasota dauden zerga-neurriak.
- Kuotaren gaineko kenkari nagusien berrikusketa. Dedukzio edo kenkari horiek inbertsioarekin, enpleguarekin, I+G+b jarduerekin, ekintzailetzarekin, kultura-jarduerekin eta abarrekin zerikusia dutenak dira. Era berean, horiek eskuratzeko edo beste zergadun batzuengandik finantzaketa lortzeko dauden baldintza edo formulak ere aztertuko ditugu.
Horretarako, 1/2024 eta 2/2024 foru-arauek 2024ko ekitaldirako txertatu dituzten aldaketa nagusiak berrikusiko ditugu (kultura arloko inbertsioak sustatzera bideratutakoak, eta ikerketako eta garapeneko proiektuetan egindako inbertsioak, adibidez)
Gainera, gaur egun Batzar Nagusietan izapidetze-bidean dagoen erreforma fiskalaren baitan aurrez ikusitako Sozietateen gaineko Zergaren inguruko berritasunetako batzuk landuko dira.
Horretarako, fiskalitate arloko adituak izango ditugu, GARRIGUES enpresakoak, hala nola Pablo Díez, Zuzenbide Fiskaleko Saileko kidea, eta María Soledad Soláns, Zuzenbide Fiskaleko Saileko praktikaren bazkide nagusia.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro