Jardunaldia
Finantza jasangarrien Europako taxonomiaren inplikazioak
Data: 06/11/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: miércoles, 6 de noviembre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52, Donostia
Azaroak 6, asteazkena, 09:30etik 13:30etara, ADEGIn
Taxonomiak ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak zer jarduera diren sailkatzea ahalbidetzen du. 2022tik, klima-aldaketari lotutako irizpideak (arintzea eta egokitzapena) daude erabilgarri. Urtebete geroago, 2023an, uraren, bioaniztasunaren, ekonomia zirkularraren eta kutsaduraren inguruko ingurumen-helburuekin lotutako irizpideak argitaratu ziren.
Taxonomia barne hartzen duen Erregelamenduaren arabera, kalkulatzeko eta informazioa emateko betebeharra dute Jasangarritasun arloko Informazio Korporatiboari buruzko Zuzentarauaren eraginpeko enpresa guztiek, baina, aldi berean, enpresa guztien kasuan du eragina balio-katearen trakzio-prozesuak edo finantza sektorearen finantzaketa berdearekin lotutako lehentasunak direla eta.
Ikastaro honen helburua taxonomiari lotutako enpresen betebeharrak, enpresa guztientzako inplikazioak eta enpresak taxonomiarekin duen lerrokatze maila identifikatzeko urratsak ulertzea da.
Jardunaldia antolatzeko ardura Ihobek (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoa) izango du.
Egitaraua:
09:30: Aurkezpena
09:35:
Lehen zatia: araudiaren azalpena.
Bigarren zatia: hautagarriak diren jarduerak eta lerrokatze maila kalkulatzeko beharrezko informazioa identifikatzeko Ihoberen gidaren aplikazio praktikoa.
13:25: Galderak
13:30: Amaiera.

Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

