Top Enpresa Topaketa
Adimen artifizialaren muga berriak: Zer onura dakarkio enpresari
Data: 09/05/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 09/05/2023 | Antolatzailea: HUPI | Lekua: HUPI, Donostia. Paseo Miramón, 170
Adimen artifizialaren muga berriak: Zer onura dakarkio enpresari
Eguna: 2023/05/09
Ordua: 09:30 - 13:30
Lekua: Hupiren egoitzan (Donostia)
HUPI Adimen Artifizialean espezializatutako software arloko editoriala da, morroi birtualen eta sistema ziberfisikoen garapenean aditua. Egoitzak Bidarten (2013) eta Donostian (2018) ditu.
HUPIk Adimen Artifiziala bezero bakoitzaren behar operatiboen zerbitzura jartzen du, neurrira prestatutako irtenbide digitalak diseinatuz, garatuz eta abian jarriz, bere negozioaren erdigunetik abiatuta. Irtenbide horiek beren erabaki batzuk automatizatu nahi dituzten pertsonen egunerokoan laguntza operatiboa eskaintzen dute.
Morroi birtual horietako bakoitzak adimen artifizialeko motorrekin funtzionatzen du. Datuen zientzialariek, matematikan eta machine learning-ean adituak direnek, garatzen dituzte. Adimen Artifizialak “determinista” deitzen zaien eredu klasikoekiko ikuspegi alternatiboa dakarte, eta ikuspegi estatistikoetan oinarrituta dago batez ere, enpresa bakoitzaren jarduerari atxikitako konplexutasun GUZTIA jaso ahal izateko. HUPI Basque Artificial Intelligence Center-eko (BAIC) administratzailea da, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta.
Mugaren bi aldeetan kokatuta dagoen enpresa den heinean, HUPI erakunde teknologikoa baino gehiago da. Herrialdearen garapen ekonomikoan eta kulturalean modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa bere DNAn atxikita dago eta lurralde mailako elkarrekikotasunean konfiantza osoa du.
“HUPIren ustez, garapen ekonomikoa bitartekoa da, eta ez helburua”
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro