Tailerrak
1. tailerra.- Erakundearen ingurumen-diagnostikorako tresnak: 3. irismeneko karbono-aztarna.
Data: 16/05/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: martes, 16 de mayo | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Eguna: asteartea, maiatzak 16
Ordutegia: 09:30etik 13:30era (ordu erdiko atsedenaldiarekin)
Lekua: Adegiko egoitzan, Mikeletegi 52 Pasealekua, Donostia
Doakoa, talde txiki eta mugatuak
BETETA
Karbono-aztarna kalkulatzeko orduan, erakunde batek aldaketa klimatikoaren gainean duen inpaktuaren irudi errealistagoa eskaintzen du bizi-zikloaren ikuspegi honek eta, horregatik, ikuspegi hori gailenduko da epe ertainean. Egiaz, karbono-aztarnari buruzko ISO 14064-1 arauaren 2018ko berrikuspenak, jada, zeharkako emisio esanguratsuak txertatzera behartzen ditu erakundeak, hirugarren baten egiaztapen independentea eskuratu nahi badute.
Orokorrean, 3. irismenekoak dira erakundeen emisio gehienak: uretan gora eta uretan behera doazen zeharkako emisioak. 3. irismeneko karbono-aztarnak sinergia asko ditu beste metrika batzuekin, esaterako, ingurumen-aztarnarekin. Hori dela eta, enpresei haien karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna aldi berean kalkulatzeko modua ematen dien doako web-tresna bat garatu du Ihobek.
Parte hartzeko gomendioak:
- Aurrez ekonomia zirkularraren hastapenak ikastaroa egin izana, edo gaiari buruzko ezagutzak izatea.
- Ordenagailu eramangarri bat eramatea gomendatzen da, tresna in situ probatzeko.
- Tresnara sartu ahal izateko, Ihoberen webgunean alta emanda egon behar dute erakundeek, erabiltzaile eta pasahitzarekin.
Edukiak
- 3. irismeneko karbono-aztarna: Sarrera: bizi-zikloaren ikuspegia karbono-aztarna kalkulatzeko orduan, eta 3. irismena.
- Web-tresna integratuarekin karbono-aztarna kalkulatzea: Ihoberen kalkulu-tresnaren aurkezpena, ariketa praktiko batekin, 1., 2. eta 3. irismeneko karbono-aztarna kalkulatzeko.
- MITERDen Karbono Aztarnaren Erregistroa: MITERDek Karbono Aztarnaren Erregistro bat du, zigilu batekin. Erregistro hori derrigorrezkoa da informazio ez-finantzarioa emateko betebeharra duten enpresentzat; gainerakoentzat, borondatezkoa da. Ihoberen tresnaren kalkuluak aukera ematen du MITERDen erregistratzeko.
- Zientzian oinarritutako deskarbonizazio-helburuak: Neurtzearen funtzio nagusia murriztea da. Zentzu horretan, zientzian oinarritutako helburuek (SBT) nazioarteko metodologia dute, oinarri zientifikoduna, deskarbonizazio-helburuak ezartzeko.
.jpg)

