Tailerrak
Gizartean enpresak daukan ekarpenaren autoneurketarako erreminta
Data: 02/04/2019 - 03/04/2019 | Ordutegiak: 09:00 h. - 12:00 h. | Iraupena: 6 h.| Egunak: 2 y 3 de abril de 2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Zure enpresak gizartea hobetzen du.
Frogatu dezakezu?
Zergatik parte hartu? |
Gero eta sentikorragoak eta zorrotzagoak gara gure inguruko enpresek eta erakundeek gizartean eta ingurumenean duten eraginarekin. Esate baterako, talentu gazteak gizarte-zentzua bilatzen du enpresa-proiektu batean sartu aurretik, eta bezeroek, herri-administrazioak, akziodunek eta inbertitzaileek gero eta eskakizun handiagoak dituzte gizarte- eta ingurumen-arloan. Enpresa asko eragin positiboa sortzen ari dira gizartean, eta langile, bezero eta herritarrek ez dute hori aintzat hartzen, egindako ahalegina, neurri handi batean, ez baita balioesten, ez baita neurtzen, ez baita ezagutzera ematen. Arazo hori konpontzeko, Adegik, Sinnplerekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, tresna erraz bat eta emaitzetara bideratua garatu du. Tresna hori erabili duten enpresak ohartu dira uste baino gehiago egiten ari direla. Tresna horrek areagotu egiten du ingurunearekin duten lotura, eta ekintza berriei buruzko ideiak ematen dizkie. |
Helburua |
Zer-nolako eragina duzun jakitea, ahaleginean hil gabe. Eragina zer esparrutan duzun, sektorerako eta enpresarentzat lehentasunezkoak zein diren, eta adierazle gutxi eta errazekin nola neurtu jakitea. Azken emaitza aginte-taula bat izango da, enpresaren gizarte- eta ingurumen-eragina kalkulatzeko eta kontrolatzeko balioko duena. |
Gutxi goraberako
|
Tailerrak bi saio praktiko eta presentzial izango ditu Adegiren egoitzan. Ondoren, beharrezkoa bada, saio osagarri bat egin daiteke enpresan bertan.
Kalkulatu dugunez, 10 orduan, adierazleak kalkulatu eta eraginari buruzko aginte-taula lor daiteke. |
Norentzat? |
Edozein tamainatako eta sektoretako enpresak, gizarteari zer ekarpen egiten dioten sakonago jakin nahi dutenak. Gerenteak, zuzendariak edo enpresaren ikuspegi orokorra duten tarteko agintariak. |