Absentismoko Tresna
Data: 30/04/2013 | Ordutegiak: 09:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2013-04-30 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Donostia-San Sebastián
ADEGItik Absentismoko Tresna jarri nahi dugu zuentzat eskuragarri. Horren helburua absentismo-indizea neurtzea eta sektore, neurri edo kokapen bereko beste enpresa batzuenarekin alderatzea da.
Tresna horrek honako abantaila hauek eskaintzen ditu:
* Neurketa eta konparazio zorrotzak egitea ahalbidetzen duen absentismoaren kontzeptu homogeneoa.
* Era askotako neurketak egiteko aukera: plantilla osoarena, lanbideen araberakoa, adinena edo sexuarena edozein konbinaziotan. Horrez gain, neurketa eta jarraipen espezifikoa egiteko aukera eskaintzen du.
* Absentismoaren kausen azterketa egitea ahalbidetzen du. Horri esker, hobetzeko neurri zehatzak har daitezke.
* Enpresako indizeen alderaketa desnominalizatua egitea enpresa guztiekin; sektore, jarduera, kokapen, dimentsio berekoekin; edo horien arteko edozein konbinazio posibleren bat kontuan hartuta.
* Datu guztiak enpresak hauta ditzakeen grafikoen aukera zabalaren arabera daude ikusgai.
* Tresnara sarbidea izatea eta hura erabiltzea doakoa da kide diren enpresentzat.
* Tresna webgunean instalatuta dago. Horri esker, etengabe hobe dezakegu eta edozein tokitatik sar gaitezke bertara.
Datuak sartu ahal izateko, beharrezkoa da tresnaren funtzionamendua ezagutzea. Hori dela eta, tresna erabiltzen lagunduko dizun prestakuntzako jardunaldia antolatu dugu.
Edozein azalpen behar izanez gero, jarri harremanetan Belen Oyarbiderekin boyarbide@adegi.es edo 943-30.90.30 telefono bidez.
Izena emateko sakatu izen emate fitxan.
Absentismoko Tresna

