Mintegiak
Enpresa Kultura Berriaren Gida - Donostia
Data: 04/06/2014 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 04/06/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Ekainak 4, asteazkena 9,30etan Donostian (Adegi).
Adegi, Mikeletegi Pasealekua, 52 - Donostia
Bere unean jakinarazi genizuenez, enpresa-kultura berriari buruzko bigarren topaketa teknikoa egingo dugu zure eskualdean. Jardunaldi horretan, hirugarren eta laugarren gomendioak azaldu eta landuko ditugu zuekin:
- Zuzendaritzaren eta zuzendaritza-taldearen konpromisoa
- Zuzendaritza-taldea, denon eredu
Barne-komunikazioa estrategikoa da enpresetan, eta zuzendaritzaren erantzukizunetako bat izan beharko luke. Hortaz, zure enpresan kultura berriaren balioak aplikatu nahi badituzu, funtsezkoa da zuzendaritza-taldeak eragitea aldaketa. Aldaketak goitik beherakoa izan behar du.
Baina ezinbestekoa da zuzendaritza-taldeko kideek konpromisoa hartzea, eta horretarako, beharrezkoa da zuzendaritza-taldean irabazi/irabazi akordioaren kultura ezartzea.
TOPAKETA TEKNIKO honetan, hau egingo dugu:
- Zuzendaritza-taldeko pertsonen konpromisoa nola lortu hausnartu.
- Konpromiso hori gauzatzeko oztopoak eta mugak zein diren zehaztu.
Beraz, gai horri buruzko esperientzien berri izango duzu, zure inguruko enpresen eta ADEGIko Lan Harremanetarako eta Gerenteen Prestakuntzarako Arloko profesionalen eskutik.
Jardunaldi hauek Adegiko kide diren enpresentzat soilik.
Gomendatzen da gerenteak eta zuzendaritza-taldeetako kideak etortzea.

