Topaketa
Enpresa Kultura Berriaren Gida - Elgoibar
Data: 14/04/2015 | Ordutegiak: 15:30 h. - 17:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 14/04/2015 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Instituto Máquina Herramienta - IMH. IMH - Azkue Bailara, 1 - Elgoibar
Apirilak 14, asteartea 15,30etan Elgoibarren (Makina Erremintaren Institutua - IMH)
IMH - Azkue Bailara, 1 - Elgoibar.
Tresna guztiak asmatuta daude dagoeneko, baina enpresa bakoitzak behar bezala erabili behar ditu bere bidean, pertsonen konfiantza lortzeko.
ENPRESA KULTURA BERRIARI BURUZKO TOPAKETEN HELBURUA:
- Beste enpresa batzuen ezagutzaren bidez inspiratzea eta ikastea.
- Jardunbide edo esperientzia onak eta txarrak ezagutzea eta elkarren berri ematea.
TOPAKETA HONEN EGITARAUA
Besteak beste, parte-hartzaileek gai hauen inguruan dituzuen esperientzia eta ezagutzen berri emango diogu elkarri:
- Nola bideratu harremana langileen legezko ordezkariekin, elkar hobeto ulertzeko giro bat lortze aldera.
- Pertsonekin zure zuzeneko protagonismoa lortzeko moduak eta metodoak.
- Zer informazio eman eta zer mezu erabili, pertsonekin zuzeneko harremana izateko prozesuan.
2014ko azaroko eta abenduko eta 2015eko urtarrileko gomendioetan oinarrituko gara. Gomendio horiek gai hauei buruzkoak ziren:
- Langileen ordezkariak eta erantzukidetasuna (100.48 KB).
- Informatu pertsonak zuzenean, berreskuratu haiekin zuzenean harremana izateko zure ardura (104.6 KB).
- Zer informazio eman pertsonei? (99.25 KB)
Gure enpresen kultura proiektu partekatu batera bideratzeko, pertsona guztiekin hitz egin behar dugu zuzenean. Dena den, nola egin hori, langileen legezko ordezkariekiko ditugun betebeharrak alde batera utzi gabe?
Horretarako, funtsezkoa da informazioa gardena izatea eta komunikazio-kanal egokiak erabiltzea. Erantzukidetasuna, nire erakundeko pertsonekin espazioa/harremana berreskuratzea, gardentasuna, koherentzia, iraunkortasuna eta beste kontzeptu batzuk oinarrizkoak dira, enpresa bakoitzean aldaketari heltzeko.
Gerentzia, Zuzendaritza-Batzordea eta Giza Baliabideen Zuzendaritza etortzea gomendatzen da.