Jardunaldia
Emaitzetan parte hartzea - Zarautz
Data: 05/11/2014 | Ordutegiak: 15:30 h. - 17:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 05/11/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Zarautz - Hotel Alameda. Calle de Seitximeneta, 4, Zarautz, Gipuzkoa
Enpresa Kultura Berriaren Gida
Azaroak 5, asteazkena 15,30etan Zarautzen (Alameda Hotela).
Alameda Hotela - Seitximeneta, 4 Kalea - Zarautz.
Bere unean jakinarazi genizuenez, enpresa-kultura berriari buruzko hirugarren topaketa teknikoa egingo dugu zure eskualdean. Jardunaldi horretan, uztaileko, iraileko eta urriko gomendioak azaldu eta landuko ditugu zuekin.
- Emaitzetan parte hartzea. Zergatik eta zertarako. (103.17 KB)
- Emaitzetan parte hartzea: aurretiko urratsak. (100.29 KB)
- Emaitzetan parte hartzea: oinarrizko printzipioak. (99.75 KB)
Gardentasunarekin eta barne-komunikazioarekin batera, langileen parte-hartzea funtsezko oinarrietako bat da, kultura-eraldaketa gertatzeko eta enpresa-eredu partekaturantz abiatzeko.
Ez dago parte hartzeko eredu bakarra. Enpresa bakoitzak bere bidea aurkitu behar du, enpresa-kultura berri baterantz aldaketa kudeatuz, urratsez urrats.
Horretarako, enpresa bakoitzak gardentasuneko eta barne-komunikazioko oinarri sendoak finkatu behar ditu. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka, kudeaketan parte hartzeko aukera emanez, emaitzetan parte hartzeko aukera eman behar die pertsonei.
Horri dagokionez, gure iritziz, hau da emaitzetan parte hartzea: ordainsari osagarria –ordainsari finkoa osatu behar baitu–, finkaezina eta enpresen emaitzen bilakaeraren araberakoa dena.
TOPAKETA TEKNIKO honetako dinamikan, hau egingo dugu:
- Hausnartuko dugu nola jar dezakezuen martxan emaitzetan parte hartzeko prozesu bat zuen enpresan (planifikatzeko unea, zailtasunik ohikoenak, arrakastak, urratsak, etab.).
- Emaitzetan parte hartzeko ereduen alde onak eta alde txarrak azalduko ditugu.
Hortaz, gai horri buruzko esperientzien berri izango duzu, zure ingurunerik hurbileneko enpresen eskutik eta ADEGIko Lan Harremanen eta Lehiakortasun eta Berrikuntzarako sailetako profesionalen eskutik.
Topaketa hau Adegiko kide diren enpresentzat baino ez da.
Gomendatzen da gerenteak eta zuzendaritza-taldeetako kideak etortzea.

