Top Enpresa Topaketa
GRUPO I68 - "Enpresa Kultura Berria Eraikiz: Partekatutako proiektu baterantz bidea eginez"
Data: 20/03/2018 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 20/03/2018 | Antolatzailea: Grupo I68 | Lekua: Donostia. I68 - Zuatzu 4 - 1º Planta
"Enpresa Kultura Berria Eraikiz: Partekatutako proiektu baterantz bidea eginez"
Eguna: 2018/03/20
Ordua: 09:30-13:30
Lekua: Enpresaren egoitzan (Donostia)
Zuzendaritza berriarekin etapa berria hasteak enpresa kultura berriaren garapenerako eta finkapenerako jauzia eman zuen. Horren azken helburua erakundeko kide guztiek proiektua berea izango balitz bezala bizitzea da. Azken finean, partekatutako proiektua sortzea. Oinarrizko zutabeak pertsonak eta pertsonek enpresan izango luketen partaidetza izango lirateke, bai kudeaketan, bai helburuak ezartzen, eta emaitzetan eta kapitalean.
Horrela, zuzendaritza-taldeak, enpresa adituenak eta kanpo aholkularitza-enpresa batek kapitalaren zati bat dute. Hori bazkide sortzaileek partekatzen dute.
Orain arte egindako ibilbidea, eta batez ere, Grupo i68 enpresak proiektuarekin hartutako konpromisoak lagunduta, 2014an Adegiko Enpresa Kultura Berria Saria eskuratu zuen.
Gaur egun, proiektu horietako asko amaituta edo oso aurreratuta daude eta beste berri batzuk hasi dira dinamika konstantean eta beti erraza ez denean, baina Grupo i68 enpresako kide guztiek helburu bera parteka dezaten eta hori lortzeko bidea elkarrekin egin dezaten helburuz.
EGITARAUA
- Grupo i68ren aurkezpena.
- Belaunaldi-txanda Ondorengotza lasaia.
- Gure proiektu partekatua:
- Kapitalean, kudeaketan eta langile guztien emaitzetan parte-hartzea sustatuz.
- Komunikazioa eta entzute aktiboa landuz.
- Laneko bizitza eta bizitza pertsonala txertatuz.
- Aukera-berdintasuna garatuz.
- Hiru ardatzetan oinarritutako berrikuntza sustatuz: Produktua, Zerbitzua eta Kudeaketa.
- Ezagutzen prestakuntza eta eguneratzea sustatuz.
- Pertsonen eraldaketa babestuz.
- Galderak eta eztabaida.
- Instalazioetara bisita.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro

