ADEGIko ordezkaritza-, erabaki- eta exekuzio-organoak batzar nagusia, kontseilu errektorea eta batzorde betearazlea dira.
Batzar nagusia
Elkarteko organo gorena eta burujabea da, enpresa guztiek osatua, bazkide diren aldetik eskubideen osotasunean. Presidentea eta kontseilu errektorea batzarrak aukeratuko ditu.
Kontseilu errektorea
ADEGIko jardunaren zaintza- eta kontrol-organo gorena da, batzar nagusia ordezkatzen du saioen arteko aldian eta batzorde betearazlearen jarduera eta hartutako erabakiak kontrolatzen ditu.
Batzorde betearazlea
Elkarteko kudeaketa-organo gorena da eta elkartea ordezkatzen du ondorio instituzionaletarako eta hirugarrengoen aurrean.

Presidentetza
Pello Guibelalde Iñurritegui
(HINE S.A.)

1. presidenteordea
Koldo Arandia Otegi
(Ibarmia Gestinver S.L.)

2. presidenteordea
Ana Belén Juaristi Urdangarin
(Engranajes Juaristi S.L.)

3. presidenteordea
Ricardo González Lafuente
(Grupo Spyro CTI Soft)

Idazkari nagusia
José Miguel Ayerza Mendiburu

