Global Training 2022 bekak: LHko eta Unibertsitateko tituludunentzat izena emateko epea uztailaren 18ra arte egongo da zabalik
2022ko ekainaren 15etik uztailaren 18ra zabalik egongo da 30 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzendutako Global Training 2022 beka programa.
Global Training’ beka programaren helburua, Basque Trade & Investment (Euskal Nazioarteratze Agentzia), SPRIren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta nazioartekotzea bultzatzea, gazte horien prestakuntza eta profil konpetentziala eta euskal enpresen lehiakortasun beharrak hobeto egokitzeko da.
Aurten, Confebask, ADEGI, HETEL, Politeknika Txorierri aliantzak 80 beka kudeatuko ditu guztira, joan den urtean baino 5 gehiago.
Bekek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute, hilean 1.530 €-ko zenbatekoarekin onuradunarentzat. Zenbateko horrekin ordainduko dira onuradunen helmugako herrialderainoko joan-etorrien gastuak, mantenua, ostatua, Gizarte Segurantzako kotizazioa, eta atxikipenaren zenbatekoa. Bekaren barruan sartzen da, halaber, mediku aseguru baten eta erantzukizun zibileko aseguru baten estaldura, praktikak irauten duen bitartean. LHko eta Unibertsitateko tituludunek praktikak egin ahal izango dituzte 23 herrialdetako enpresetan, besteak beste, EE.BBetan, Eurogunean, Hego Amerikan eta Asian.
Beka eskatzen dutenek baldintza batzuk bete behar dituzte:
- Hautaketa prozesua amaitu aurretik lortutako Gradua, Lizentziatura, Diplomatura edo Goi Mailako Lanbide Heziketa.
- Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe, 2022eko urtarrilaren 1ean.
- 2022eko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea (1992ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
- Atzerrian sei hilabeteko edo gehiagoko praktikak egitea ahalbidetu duten beste beka batzuen onuraduna ez izatea (Europako mugikortasun programak: Erasmus+, etab.).
- Ingeles maila B1 izatea (Goi Mailako Lanbide Heziketarako) eta B2 maila izatea (Unibertsitate tituludunentzat), eta helmugako herrialdeko hizkuntza jakitea ere baloratuko da. Hizkuntza maila hautaketa prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da, mailaren proba baten bidez.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere.
- Beka eskatu nahi dutenek edo horri buruzko informazio gehiago nahi dutenek webgunearen bidez egin dezakete: www.global-go.net



.jpg)