Kontratazio berrien kudeaketa.Lan-kontratua, lehiakortasun-tresna gisa.1go Mintegia
Data: 14/11/2013 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h h.| Egunak: 2013-11-14 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Hitzarmen kolektibo probintzialen aurreraeragina amaitu da, eta horrek lan-harremanen esparrua aldatu du. Horren ondorioz, enpresek erabakiak hartu behar dituzte, beraien etorkizunerako oso garrantzitsuak izan daitezkeenak.
Erabaki horietako bat kontratazio berrien kudeaketari dagokio. Horretarako, behar-beharrezkoa da esparru juridiko berria zein den eta enpresaren benetako egoera zein den jakitea, haietan lan-baldintzak ezarri aurretik.
Lan-kontratua tresna eraginkorra izan daiteke, enpresak lehiakorragoak izan daitezen. Enpresei beren estrategiak planifikatzen laguntze aldera, ADEGIk mintegi batzuk antolatu ditu. Haietan, konfiantza-giro batean, galdera hauek landuko dira:
Zer erabaki hartu ditugu uztailaren 7az geroztik, eta zer erabaki hartuko ditugu etorkizunera begira?
Zein da kontratazio berrien esparru juridiko berria?
Nola adierazi kontratu berrietan lan-baldintzei buruzko klausulak?
ADEGIko Lege eta Lan Aholkularitzak zuzenduko ditu mintegiak. Taldeak txikiak izango dira, gehienez ere 15 pertsonakoak.
ADEGI-ren kideak diren enpresei zuzendutako mintegiak soilik.