Gipuzkoako Ekonomia Behatokia. 2013ko IV. hiruhilekoa
2013ko laugarren hiruhilekoa-6.Zk.
2014ko otsailaren 25 arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
Hiruhileko BPGa
Jarduera ekonomikoa hazi egin da berriro Gipuzkoan, hiruhileko artean %+0,3 hain zuzen. Horri esker, aurreko urteko hiruhileko berdineko mailara iritsi da eta bederatzi hilabetean izandako lehen tasa ez-negatiboa izan da. 2013an %-1,1ekoa izan da jaitsiera.
Irakurtzen jarraitu (95.39 KB)
Enpresen Egoera
Laugarren hiruhilekoan %+1,3ko igoera izan dute aurreko urtetik. Dinamismo handiagoa izan du kanpoko sektoreak eta barneko salmentak gutxiago jaitsi dira.
Irakurtzen jarraitu (136.84 KB)
Industria Produkzioa
2013a abenduko emaitza onarekin amaitu da: hiletik hilera %+3,1 hazi da eta urtetik urtera %+0,7. Urtetik urterako bigarren tasa positiboa izan da. Hala ere, 2013an %-2,4ko jaitsiera izan da aurreko urtetik
Irakurtzen jarraitu (124.09 KB)
Kanpo Sektorea
Esportazioak 2013an %-8,2 murriztu dira aurreko urtearekiko; %-4,6 murriztu dira EB28rako esportazioak, eta %-12,9 EB28tik kanporako esportazioak.
Irakurtzen jarraitu (124.46 KB)
Lizitazio Publikoa
Lizitazio publikoaren bolumena %-52 jaitsi da 2013an eta 179 milioi eurokoa izan da; 2000. urtetik txikiena eta 2010ean lizitatutakoaren %13.
Irakurtzen jarraitu (149.06 KB)
Merkataritza Sektorea
Beherakada txikiagoa izan du merkataritzak 2013ko azken hiruhilekoan, baina urte osoa aintzat hartuta, azalera handietako salmentak %-0,9 jaitsi dira eta txikizkako merkataritzarenak %-4,3.
Irakurtzen jarraitu (133.18 KB)
Turismo Sektorea
Gipuzkoara etorritako bidaiarien kopuruan jaitsiera gertatu da 2014 hasieran, nahiz eta %+2,2 ugaritu diren ostatu-gauak. Hoteletako errentagarritasun-adierazleak nabarmen jaitsi dira.
Irakurtzen jarraitu (131.22 KB)
Lan-merkatua
Erregistratutako langabeziak +2.204 pertsonako igoera izan du urtarrilean, baina iazko mailatik behera dago. Gizarte Segurantzak, berriz, -2.969 afiliatu galdu ditu urtarrilean, baina krisia hasi zenetik izandako urtetik urterako tasa negatiborik txikiena izan du.
Irakurtzen jarraitu (141.89 KB)
Lehengaien Prezioa
Eskaintzak igoera handia izan duenez eta suspertzen ari diren ekonomietako eskaria moteldu egin denez, metalen prezioak jaitsi egin dira. Urtarrileko jaitsiera, hala ere, ez da eurotan antzeman, Europako monetak balioa galdu baitu.
Irakurtzen jarraitu (394.45 KB)
Inflazioa
KPIaren urteko aldaketak hamarren bat galdu du eta %+0,2an gelditu da.
Irakurtzen jarraitu (120.51 KB)
Kanbio-tasa
Euroak indartsu eutsi dio nazioarteko dibisa nagusien aurrean, urtarrilean pixka bat lasaitu bada ere.
Irakurtzen jarraitu (141.47 KB)
Interes-tasa
Euriborrak gora egin du abenduan eta urtarrilean, tasa ofiziala %0,25ean mantendu bada ere eta epe laburrean mugimendurik espero ez den arren. Otsailean beheranzko zuzenketa neurritsua izan du.
Irakurtzen jarraitu (193.32 KB)
Zor merkatua
10 urterako Espainiaren zorrari eskatutako errendimendua %3,789koa izan da urtarrilean, 2009ko azarotik baxuena. Alemaniaren zorrarekiko arrisku-prima 200 oinarri-puntutan dago, 2011ko apiriletik izandako mailarik baxuenean.
Irakurtzen jarraitu (371.76 KB)
Kreditua
Hirugarren hiruhilekoan %-7,2 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta.
Irakurtzen jarraitu (109.13 KB)
Oharra: Azken buletina bidali genuenetik ez da kredituari buruzko datu berririk argitaratu, beraz, ezin izan dugu atal hau eguneratu.
Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas.

