GEB. Gipuzkoako Ekonimia Behatokia. 2012ko IV. hiruhilekoa
2012ko laugarren hiruhilekoa-2.zk
2013ko otsailaren 30ra arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
![]() |
|
|
Hiruhileko BPGa Gipuzkoan, jarduera ekonomikoa % -0,7 jaitsi da laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. 2012 osoa hartuta, BPG % -1,1 jaitsi da. |
|
|
Enpresen egoera Gipuzkoako enpresen salmentak, aurreko urtearekin alderatuta, % -5,4 murriztu ziren 2012an: industrian % -5,1, eraikuntzan % -22,4 eta zerbitzuetan % -2,1. |
|
|
Industria Produkzioa 2012an, Industria Produkzioaren Indizea % -7,3 jaitsi da aurreko urtearikin alderatuta. Une honetako ekoizpenaren maila 2007koaren % 75ean dago. |
|
|
Kanpo Sekturea Esportazioak %2 handitu dira 2012an, eta inportazioak, berriz, %-12 jaitsi dira. Merkataritza-saldoa maximo berri batera iritsi da: 3.800 miloi eurotara. |
|
|
Lizitazio Publikoa 2012an nekez iritsi da 340 milioi eurotara. Kopuru hori aurreko urtean lizitatutakoaren erdia da eta 2010ean lizitatutakoaren laurdena baino gutxiago. |
|
|
Merkataritza Sektorea Krisia larriagotzeak eta errenta erabilgarria murrizteak eragina izan dute merkataritza sektorearen bilakaeran: Azalera handietako salmentak %-2,9 jaitsi dira eta txikizkako merkataritzaren salmentak, berriz %-5,7. |
|
![]() |
Turismo Sektorea U2012an %-2,8 jaitsi dira gaualdiak eta %-0,6 prezioak. Errentagarritasunaren adierazleek, berriz, hobekuntza txiki bat izan dute. |
|
Lan Merkatua Honezkero 48.000 lagun baino gehiago langabezian daude langabezi erregistratuaren arabera eta gizarte-segurantzako batez besteko afiliazioa ez da 295.000 kotizatzailera heltzen, EPAren arabera Gipuzkoa langabezia-tasarik txikiena duen probintzia gisa mantentzen den arren. |
|
|
Lehengaien Prezioa Urtarrilean bigarren hilabetez jarraian igo da lehengai metalikoen prezioa; batez ere, burdinaren prezioa. Petrolioaren prezioak ere gorantz egiten jarraitzen du. |
|
![]() |
Inflazioa KPIaren urteko bariazioa bi dezima jaitsi da eta %2,7an dago, %2,5ean Gipuzkoan. |
|
Kanbio Tasa Euroaren balioa handitu egin da apirilean martxoan jasandako jaitsiera handiaren ostean, batez ere, dolarrarekin alderatuta. |
|
![]() |
Interés-Tasa Euriborrak gora egin du urtarrilean, baina diruaren prezio ofizialaren azpitik jarraitzen du. |
|
Zor Merkatua Txikitu egin da Espainiako zorrari eskatutako errendimendua eta handitu, berriz, zor alemaniarrari eskatutakoa. Arrisku-prima, batez beste, 353 pb-n kokatu da urtarrilean. Otsailean, tentsioek gorakada txiki bat izan dute. |
|
![]() |
Kreditua Enpresei eta partikularrei emandako kreditu kopuruak jaisten jarraitzen du. |
| Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas | |






