Gipuzkoako Ekonomia Behatokia. 2016ko II. hiruhilekoa
2016eko hirugarren hiruhilekoa-17.Zk.
2016ko irailaren 25era arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
Hiruhileko BPGa
Gipuzkoako jarduera ekonomikoak %+0,7h/h egin du aurrea hirugarren hiruhilekoan, %+0,6h/h Euskadikoak. Kanpo sektorea izan da hazkunde horren eragilea, barne eskariaren moteltzearen aurrean. Industriak indarra hartu du, zerbitzuek galdu dute ordea.
Irakurtzen jarraitu (494.75 KB)
Enpresen Egoera
Enpresen salmentak %-3,5 murriztu dira hirugarren hiruhilekoan aurreko urtearekiko. Esportazioak %-10,1 murriztu dira, barne salmentak, aldiz, %+0,3 eskasa hazi dira. Irailera arte %+0,5eko hazkundea metatu dute salmentek.
Irakurtzen jarraitu (545.88 KB)
Industria Produkzioa
IPIak %+3,8h/h egin du gora hirugarren hiruhilekoan, hiru hiruhilekoz jarraian beherantz egin ondoren. 2011koarekin alderagarria den maila lortu du.
Irakurtzen jarraitu (513.83 KB)
Kanpo Sektorea
Esportazioak %-2,0u/u jaitsi dira hirugarren hiruhilekoan. Bai EBera, %-0,9u/u, baita munduko gainerako tokietara zuzendutakoak, %-3,7u/u, jaitsi dira. Irailera arte %+0,7ko hazkundea metatu dute.
Irakurtzen jarraitu (736.91 KB)
Lizitazio Publikoa
Irailera arte, lizitazio ofizialak %-32,6 egin du behera aurreko urtearekiko. Tokiko Administrazioen lizitazioak bakarrik egin du gora, gainerakoena, ordea, jaitsi egin da.
Irakurtzen jarraitu (413 KB)
Merkataritza Sektorea
Txikizkako merkataritzaren salmentek %+0,1 eskasa egin dute gora hirugarren hiruhilekoan erregaien beheranzko bilakaeraren ondorioz, %-3,2 h/h. Zerbitzuguneak kontutan hartu gabe, ordea, hazkundea %+0,9koa da.
Irakurtzen jarraitu (397.73 KB)
Turismo Sektorea
Urtarrila eta urria bitartean, hoteletako okupazio mailak +4 puntu baino gehiago irabazi ditu aurreko urterekiko, aldi berean, turista kopurua ia +%10 handitu baita. Batez besteko egonaldia 2,01 egunetan mantendu da.
Irakurtzen jarraitu (431.82 KB)
Lan-merkatua
Enpleguaren susperraldiak jarraitzen du: egungo langabezia maila 2010eko amaieran lortzen zenaren parekoa da, eta afiliazio maila 2011ko hasieran lortzen zenaren parekoa. Kontratazio mugagabeak, krisia hasi zenetik maila altuena lortu du.
Irakurtzen jarraitu (469.38 KB)
Lehengaien Prezioa
Urrian, lehengai metalikoen eta petrolioaren prezioen goranzko joerak jarraitzen du, hala ere maila baxuan mantentzen dira. Azaroan, petrolioaren prezioak beheranzko zuzenketa izango duela dirudi.
Irakurtzen jarraitu (260.56 KB)
Inflazioa
KPIaren urte arteko aldaera %+0,7an kokatu da urrian energiaren prezioen bultzadaz. Abenduan %+0,9a lor lezake.
Irakurtzen jarraitu (201.6 KB)
Kanbio-tasa
Urrian, Euroaren Dolarrarekiko balio-galera esanguratsua gertatu da eta azaroan beheranzko joera hori mantentzen da. Yenaren aurrean, ordea, irailetik nolabaiteko goranzko bilakaera erakutsi du Euroak, azaroan areagotzen ari dena.
Irakurtzen jarraitu (328.25 KB)
Interes-tasa
AEBetan interes tasak gora egingo duen ustea areagotu da, EBZaren diru-politika, ordea, aldaketarik gabe mantendu da. Euriborrak beherantz jarraitzen du.
Irakurtzen jarraitu (207.85 KB)
Zor merkatua
Inbertsoreak errenta finkoko tituluak saltzen ari dira inflazio-arriskuarekiko babesteko eta honek bonoen kotizazio prezioen igoera orokortua ekarri du; Espainiakoa %1,5aren gainetik kokatu da honezkero, eta Alemaniakoa maila positibora bueltatu da.
Irakurtzen jarraitu (304.67 KB)
Kreditua
Enpresa eta partikularrei emandako kreditua %+1,6h/h egin du gora bigarren hiruhilekoan, pasa den urtean baino zertxobait gutxiago. Orduko mailarekiko %-1,5u/u jaitsi da kreditua.
Irakurtzen jarraitu (191.4 KB)
Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas