Gipuzkoako Ekonomia Behatokia. 2013ko III. hiruhilekoa
2013ko hirugarren hiruhilekoa-5.Zk.
2013ko azaroaren 25 arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
Hiruhileko BPGa
Gipuzkoako jarduera ekonomikoa % +0,3 hazi da hiruhileko artean, eta Euskadin, berriz, gelditu egin da.
Irakurtzen jarraitu (95.19 KB)
Enpresen Egoera
Hirugarren hiruhilekora arte %-5,3ko jaitsiera metatu dute, iraileko urtetik urterako tasan sektore guztietako salmentei esker hazkundea izan arren.
Irakurtzen jarraitu (132.96 KB)
Industria Produkzioa
Industria Produkzioare Indizea %-0,1 jaitsi da irailean aurreko hiletik, beraz, hirugarren hilabetea jarraian izan du beheranzko joeran. Urtarriletik irailera %-3,1eko jaitsiera metatu du iazko datuekin alderatuta.
Irakurtzen jarraitu (132.65 KB)
Kanpo Sektorea
Esportazioek, irailera arte, % -10eko beherakada izan dute joan den urtearekin alderatuta; hala ere, suspertzeko joera arina erakusten dute.
Irakurtzen jarraitu (134.27 KB)
Lizitazio Publikoa
Irailera arte, %-67ko jaitsiera izan du iaztik, eta 117 milioi baino zertxobait gorago gelditu da; Euskadin guztira lizitatutakoaren %28tik behera.
Irakurtzen jarraitu (147.56 KB)
Merkataritza Sektorea
Hiruhileko txarra, bai txikizkako merkataritzarentzat, bai azalera handietako salmententzat, baina azken horiek igoera txiki bat izan dute irailean.
Irakurtzen jarraitu (137.28 KB)
Turismo Sektorea
Bidaiari kopurua handitu egin da eta batez besteko egonaldia luzatu, baina okupazio maila jaitsi egin da iaztik, eskaintza handiagoa dagoelako. Hotelen prezioak zertxobait igo dira, baina diru-sarrerek behera jarraitzen dute.
Irakurtzen jarraitu (173.37 KB)
Lan-merkatua
Erregistratutako langabezia hirugarren hilabetez jarraian igo da urrian eta 50.000 langabetara inguratu da berriro. Aldiz, aldi berean, Gizarte Segurantzako afiliatuei buruzko datua hobetu egin da eta 291.303 afiliatu daude.
Irakurtzen jarraitu (150.8 KB)
Lehengaien Prezioa
Eskualde nagusietako industria-jarduera hobetzeak eta Txinan hornigaiak eskuratzeak metalen prezioa dolarretan igotzea ekarri dute, baina igoera hori ez da eurotan islatu, Europako monetaren balioa handitu delako.
Irakurtzen jarraitu (402.27 KB)
Inflazioa
KPIren urteko bariazioa, urrian, %-0,1ekoa izan da eta urtea oso balio txikitan amaituko du.?
Irakurtzen jarraitu (121.02 KB)
Kanbio-tasa
Euroaren kotizazioak 2011ko urritik erregistratu gabeko mailak izan ditu dolarrarekin alderatuta. Azaroan goranzko joera hautsi du.
Irakurtzen jarraitu (139.78 KB)
Interes-tasa
Europako Banku Zentralak diruaren prezioa -25 pb-an jaitsi du eta berriz ere minimo historikoan dago: % 0,25ean.
Irakurtzen jarraitu (191.85 KB)
Zor merkatua
Tasek lasaitzen jarraitzen dute periferiako herrialdeetan: Espainiako 10 urterako zorrari eskatutako errendimendua %4,216koa izan da urrian, azken bi urtetako mailarik baxuena, eta Alemaniaren zorrarekiko arrisku-prima 240 oinarri-puntutara jaitsi da.
Irakurtzen jarraitu (405.62 KB)
Kreditua
Lehen hiruhileko neurrizko hazkundearen ostean, bigarren hiruhilekoan berriro ere erori egin da.?
Irakurtzen jarraitu (132.65 KB)
Oharra: Azken buletina bidali genuenetik ez da kredituari buruzko datu berririk argitaratu, beraz, ezin izan dugu atal hau eguneratu.
Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas.

