GEB. Gipuzkoako Ekonomia Behatokia. 2012ko III. hiruhilekoa
2012ko hirugarren hiruhilekoa-1.zk
2013ko abenduaren 14era arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
![]() |
|
|
Hiruhileko BPGa Jarduera ekonomikoak % -0,1eko murrizketa izan du Gipuzkoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. EAEn, berriz, % -0,4koa. |
|
|
Enpresen egoera Gipuzkoako enpresen urrira arteko salmentek % -4,8ko jaitsiera izan dute iazko datuekin alderatuta: % -7,9 jaitsi dira barneko salmentak, esportazioak berriz % +1,0 igo dira. Irail txarra igaro ondoren, datu onak eskuratu dituzte urrian. |
|
|
Industria Produkzioa IPIak % -1,9 egin du atzera urrian aurreko hilabetearekin alderatuta. Hortaz, eten egin da aurreko bi hilabeteetan jarraian izandako hazkundea. Urrira arteko jaitsiera metatua % -6,6koa izan da. |
|
|
Kanpo Sekturea Esportazioek % +4,9ko hazkundea metatu dute irailera arte, hiru hilabetez jarraian jaitsierak izan ondoren. |
|
|
Lizitazio Publikoa Urtarriletik urrira % -49 jaitsi da iazko datuekin alderatuta. |
|
|
Merkataritza Sektorea Arnasa pixka bat hartu dute bai txikizkako merkataritzak, bilakaera positiboa erakutsiz urteko hirugarren hiruhilekoan, baita azalera handietako merkataritzak ere, hiru hilabetez jarraian emaitza positiboak lortuz. |
|
![]() |
Turismo Sektorea Atzerriko turista kopuruaren igoerak ez du konpentsatu barneko turismoaren ahultasuna, jaitsiera arindu arren. |
|
Lan Merkatua Honezkero 48.000 lagun baino gehiago langabezian daude langabezi erregistratuaren arabera eta gizarte-segurantzako batez besteko afiliazioa ez da 295.000 kotizatzailera heltzen, EPAren arabera Gipuzkoa langabezia-tasarik txikiena duen probintzia gisa mantentzen den arren. |
|
|
Lehengaien Prezioa Azaroan prezioek behera egin dute eurotan, baita dolarretan ere. Dolarretan urreko bi hilabetetako goranzko joera eten egin da, eurotan, berriz, prezioek bigarren hilabetez jarraian behera egiten duelarik. |
|
![]() |
Inflazioa Estatuko KPIaren urteko bariazioa sei hamarreko jeitsi da azaroan %2,9an kokatuz. Urte amaieran %2,9-%3,0 artekoa izango da. |
|
Kanbio Tasa Hiru hilabetez gora egin ostean, dolarrarekiko euroaren batez besteko kotizazioa jaitsi egin da azaroan, aldiz, yenarekiko balio handitzeak jarraitzen du. |
|
![]() |
Interés-Tasa Euriborra maila baxuenean eta diruaren prezio ofizialaren azpitik. |
|
Zor Merkatua Azaroan, arrisku-primaren batez bestekoa 430 op inguruan kokatu da, urriko 412 op-ko batez bestekoa baino apur bat gorago, baina uztaileko maximoetatik urrun. |
|
![]() |
Kreditua Gipuzkoan, urteko bigarren hiruhilekoan, enpresei eta partikularrei emandako kredituak nabarmen egin du behera. |
| Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas | |






