GEB. Gipuzkoako Ekonomia Behatokia. 2013ko I. hiruhilekoa
2013ko lehenengo hiruhilekoa-3.zk
2013ko maiatzaren 29ra arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
![]() |
|
|
Hiruhileko BPGa Jarduera ekonomikoa % -0,6 gutxitu da lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % -2,1 aurreko urtearekiko. Krisiaren beheranzko bigarren fasean datu negatiboak izan diren seigarren hiruhilekoa da jarraian. |
|
|
Enpresen egoera Gipuzkoako enpresen salmentak % -11,3 gutxitu dira 2013ko lehen hiruhilekoan aurreko urteko datuekin alderatuta: barneko eta kanpoko salmentak proportzio berean jaitsi dira. |
|
|
Industria Produkzioa IPIak % -5,2ko jaitsiera izan du lehen hiruhilekoan aurreko urteko denboraldi berarekin alderatuta, baina martxoan aurreko hilabetearekiko % +4,7 igo da, eta % +0,6 aurreko urtearekiko, hau izanik urtetik urterako lehen tasa positiboa hamalau hilabetetan. |
|
|
Kanpo Sekturea Urte-hasiera txarra: martxora arte, esportazioetan % -12ko jaitsiera gertatu da. EB27ra zein EB27z kanpoko esportazioak gutxitu dira. |
|
|
Lizitazio Publikoa Lehen hiruhilekoan, % -80 jaitsi da 18 milioi euroren azpitik kokatzeraino; hau da, Euskadi osoan lizitatutakoaren % 16 baino ez da izan. |
|
|
Merkataritza Sektorea Azalera handietako salmentak apirilean zertxobait suspertu egin dira, hala ere, urteko lehen lau hilabetetan %-0,7ko jaitsiera metatu izan dute aurreko urtearekiko. Txikizkako merkataritzako salmentak, berriz, lehenengo hiruhilekoan gelditu egin dira. |
|
![]() |
Turismo Sektorea Urtarrila eta apirila artean, gaualdien kopuruak ia ez du aldaketarik izan: atzerritarren egonaldi kopurua handitu izanak Estatuko turisten egonaldien kopurua gutxitu izana konpentsatu du. Baina jaitsi egin dira batez besteko egonaldi kopurua eta okupazio maila. |
|
Lan Merkatua Enpleguaren jaitsiera apur bat mantsotu da urteko lehen hilabeteetan. Dena den, erregistratutako langabezia, apirilean, 50.268 lagunekoa izan da, eta Gizarte Segurantzako afiliazioa 290.000 kotizatzailekoa baino zertxobait altuagoa da. |
|
|
Lehengaien Prezioa Apirilean bigarren hilabetez jarraian jaitsi egin da lehengaien prezioa, bilakaera ekonomiko etsigarria, Txinan, bereziki, eta hazten ari den eskaintzaren aurreikuspenak direla eta. |
|
![]() |
Inflazioa KPIren urteko aldaketak puntu bat atzera egin du apirilean eta % 1,4an kokatu da. |
|
Kanbio Tasa Euroaren balioa handitu egin da apirilean martxoan jasandako jaitsiera handiaren ostean, batez ere, dolarrarekin alderatuta. |
|
![]() |
Interés-Tasa EBZk interes tasa 25 pb-an gutxitu du % 0,5 arte, merkatuak duela hainbat hilabetetatik espero zuen moduan. Euriborra berriro ere minimoetara itzuli da urtarrileko eta otsaileko gorakadaren ostean. |
|
Zor Merkatua Espainiako zorraren arrisku-prima 2012ko otsailetik maila baxuenean kokatu daapirilean, eta eskatutako errendimendua 2010eko urritik minimoetan. |
|
![]() |
Kreditua Enpresei eta partikularrei emandako kreditua % -10 jaitsi da Gipuzkoan 2012an |
| Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas | |






