Gipuzkoako Ekonomia Behatokia. 2013ko II. hiruhilekoa
2013ko bigarrengo hiruhilekoa-4.zk
2013ko irailaren 26ra arte jasotako eta argitaratutako datuekin eguneratua
![]() |
|
|
Hiruhileko BPGa Jarduera ekonomikoa geratu egin da Gipuzkoan sei hiruhileko jarraian datu negatiboak izan ondoren eta enplegua % +0,4 igo da aurreko hiruhilekotik. Euskadiko BPGa% -0,1 jaitsi da, enplegua bezala. |
|
|
Enpresen egoera Gipuzkoako enpresen salmentek %-6,6 egin dute behera lehen seihilekoan: %-8,3 barruko salmentek eta %-3,7 kanpoko salmentek. |
|
|
Industria Produkzioa Industria Produkzioaren Indizea (IPI) % -1,9 gutxitu da hiletik hilerako tasan. Urteko lehen zazpi hilabeteetan, % -3,1eko jaitsiera izan du iazko epe berarekin alderatuta. |
|
|
Kanpo Sekturea Lehen zazpi hilabeteetan, saldo komertziala -214 milioitan gutxitu da esportazioek (% -7,5) inportazioek (% -4,9) baino jaitsiera handiagoa izan dutelako. |
|
|
Lizitazio Publikoa Urtarrilaren eta uztailaren artean iazko datuekiko %-70eko jaitsiera izan da eta 68 milioi eurotan geratu da, 2000. urtetik gutxienez izandako erregistro minimoa. |
|
|
Merkataritza Sektorea Txikizkako merkataritzaren salmentak berriro jaitsi dira bigarren hiruhilekoan, % -0,5 q-o-q, lehen hiruhilekoan geratuta egon ondoren. Azalera handietako salmentak, berriz, %-1,3 jaitsi dira abuztura arte. |
|
![]() |
Turismo Sektorea Bidaiarien sarrerak %+1,8 areagotu dira urtarrila eta abuztua bitartean eta %+3,3 gaualdiak. Hortaz, batez besteko egonaldia 1,99 egunekoa izatera irits da. Hoteletako prezioek ere igoera minimoa izan dute. |
|
Lan Merkatua Abuztuaren amaieran erregistratutako langabeak 48.076 ziren eta Gizarte Segurantzak 290.000 kotizatzaile baino gutxiago zituen. Hala ere, azken hilabete hauetan, moteldu egin da lanaren beheranzko joera. |
|
|
Lehengaien Prezioa Prezioak igotzen ari dira adierazle ekonomikoak hobetu egin direlako, dolarrak dibisa nagusien multzoarekiko balioa galdu duelako eta tentsio geopolitikoak daudelako. |
|
![]() |
Inflazioa KPIren urteko bariazioa %1,5eraino jaitsi da abuztuan. |
|
Kanbio Tasa Euroa indartsu eta goranzko bidean eurogunean suspertze ekonomikoa oraindik hasiberria eta ahula izan arren. |
|
![]() |
Interes-Tasa Euriborra pixka bat suspertu da martxoan izandako balio txikienetik, baina 55 puntutik behera jarraitzen du. |
|
Zor Merkatua Espainiako zorraren arrisku-prima minimoetan kokatu da abuztuan 2011ko ekainaz geroztik, %4,5 inguruko interes-tasarekin. |
|
![]() |
Kreditua Lehen hiruhileko neurrizko hazkundearen ostean, bigarren hiruhilekoan berriro ere erori egin da |
| Iturriak: EUSTAT; INE; EUROSTAT; Gipuzkoako Foru Aldundia; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa; Seopan; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa; Gizarte Segurantza; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Europako Banku Zentrala; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Financial Times; European Banking Federation; Funcas | |






