Berrikuntza Organizazionala Foroa
FORO BIRTUALA: Taldeen autonomia errazteko tresnak - Urtarrilak 19
Data: 19/01/2021 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 19/01/2021 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Foro Virtual. Aula ZOOM
Urtarrilaren 14ko Foroaren errepikapena
Izen-emate ordena errespetatuko da. AZKEN PLAZAK
2021ko Urtarrilak 19 asteartea, 15:30tatik 18:00tara ADEGIn
Antolaketako sistema eta diseinu tradizionalak mugatuta geratu dira. Pertsonen potentzial eta aurreikuspen guztiak arakatzea ahalbidetzen duten Antolatzeko modu berriak behar ditugu. Soziokrazia da beren eraldaketan taldeei laguntza ematen dien tresna berria. Gobernatzeko eta erabakiak hartzeko eredua da eta, ikuspegi sistemikotik abiatuta, taldeen auto-antolaketa, lotura eta lerrokatzea optimizatzea ahalbidetzen du. Gainera, Soziokrazia 3.0 bertsioak aurretik ere erakundeetan erabilitako Agile eta Lean ikuspegia gehitzen ditu.
Helburuak:
- Soziokrazia/S3 ezagutzea eta erakundean duen erabilgarritasuna arakatu ahal izatea.
- Onespen bidez erabakiak hartzeko prozesua erraztu ahal izatea.
Egitaraua:
- Soziokraziaren jatorria.
- Soziokrazia 3.0: teknologia soziala erakunde bizkor eta erresilienteetarako.
- Onespen bidez erabakiak hartzea.
- Zirkuluak eta lotura bikoitza antolaketarako elementu gisa.
Metodologia:
Tailerra Zoom bidezko saioan eskainiko da. Teoria, taldetan egindako ariketak eta banakako gogoetak landuko dira.
Dinamizatzaileak:
- José Ramón Díaz, TAYARI-n bazkide eta Agile Coach
- Angela Cardoso, TAYARI-n bazkide eta Agile Coach
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro