Top Enpresa Topaketa
Taldeen eraldaketa
Data: 05/10/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 05/10/2023 | Antolatzailea: FABRIKA + FRIGOLAN | Lekua: FABRIKA, Donostia. Paseo Miramon, 181
Enpresa Kultura Berria
Taldeen eraldaketa
Eguna: 2023/10/05
Ordua: 09:30 - 12:30
Lekua: Fabrikan (Donostia)
Hozketa Industrialean aditua eta espezialista den Gipuzkoako enpresa. Arrantza-ontzigintzako sektoreetara eta elikagaien industriara bideratuta dago (besteak beste) batez ere. Bulego Tekniko propioa du garrantzi handiko hozketako ingeniaritza-proiektuak garatzeko. Hozteko instalazioen bizitza-zikloaren inguruan egiten dute lan: proiektuen ingeniaritzatik hasi eta horien mantentze-lanera arte. Gainera, arraina garraiatzeko sistemak fabrikatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen den eta 35 herrialde baino gehiagotan jarduera duen Euskan FSAish Handling Systems marka du. Gaur egun, enpresa Txinan Atlantikoko izokina ekoizteko lehen lantegia sortuko duen proiektuan lanean ari da, eta horren urteko gaitasuna 20.000 tona baino gehiagokoa izango da.
Frigolanek eraldaketa-lana egin du FABRIKAn – Enpresen Eraldaketa Kulturalerako Errendimendu Handiko Zentroan. Huraxe izan da Fabrika eraldatzeko ibilbidean aurrerapen handiena izan duen enpresa. ETE-etan gauzak beste era batera, pertsonen arteko harremanetan kalitate handiagoa sortuz, egin daitezkeela eta helburu komuna izan dezaketela erakusten duen adibidea da. Honako hau da helburu hori: bezeroen produktua zaintzea. Enpresa Kultura Berriaren saria jaso zuen ADEGIn egindako azken batzarrean.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro