Jardunaldia
Zuzendariak eta langileak enpresaren parte izatea
Data: 26/06/2014 | Ordutegiak: 09:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 26/06/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Batzuetan, zenbait arrazoirengatik (adina, nekea, gaixotasuna, goia jo izanaren sentsazioa, ondarea likidatu beharra, etab.), eta ondorengo garbirik ez duela, enpresariak negozioa uztea erabakitzen du, eta askotan, negozioaren jabea izateaz gain, kudeatzailea ere da.
Kasu zehatzetan, kanpoko inbertitzaile bati saldu nahi ez zaionean –edo muturreko kasuetan, likidazioa saihesteko–, enpresako zuzendariek edo langileek eros dezakete enpresa.
Egitaraua:
Zuzendariei saltzea
- Zer da Management Buy Out (MBO) bat?
- MBO bat egiteko baldintzak.
- MBO bat egiteko prozesua.
- Prezioa zehaztea. Balorazioa.
- Nola finantzatzen da MBO bat? Kanpoko finantziazioa, enpresariarena, enpresarena berarena edo mistoa.
- MBO baten merkataritza- eta zerga-egitura.
Langileei saltzea edo langileak parte izatea
- Langileek zer egoeratan har ditzakete beren gain enpresaren kudeaketa eta jabetza?
- Aurrea hartzearen garrantzia.
- Prozesuaren planifikazioa.
- Arrakastarako faktore garrantzitsuak.
- Prezioa zehaztea. Balorazioa.
- Nola finantzatzen da eragiketa hori? Kanpoko finantziazioa, enpresariarena, enpresarena berarena edo mistoa.
- Langileen aukera.
- Merkataritza- eta zerga-egiturak.
Hizlariak:
BSK Legal & Fiscal:
Luis Hilario Unceta-Barrenechea, bazkide zuzendaria
Iñaki Armendia, Langileak Enpresetan Parte hartzeko Ereduen bazkide arduraduna
Ope Consultores:
Rafael Etxezarreta, bazkide zuzendaria
Iñigo Lasheras, Estrategia eta Antolaketa arloko aholkularia
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro