Tailerrak
4.0 industriaren testuinguruan pertsonen arloaren kudeaketaren digitalizazioa bideratzeko tailer praktikoa
Data: 21/02/2018 | Ordutegiak: 09:30 h. - 17:30 h. | Iraupena: 6 h.| Egunak: 21/02/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Tailerra beteta
Data: 2018ko otsailaren 21a
Iraupena: 6 ordu (9:30etik 13:30era eta 15:00etik 17:30era)
Lekua: ADEGIren egoitza Mikeletegi pasealekua 52, Donostia
Prezioa: Doan
Hizlariak:
Amaia Moreno, Metapostako Komunikazioko arduraduna.
Asier Orio, Metapostako Negozio Garapeneko arduraduna.
Baldintzak:
Gomendatzen da ordenagailu eramangarria ekartzea, praktikak egiteko.
Komenigarria da ziurtagiri elektronikoa ekartzea, baina ez da ezinbestekoa.
Tailer bakoitzean, parte-hartzaile bakoitzak bere postontzi elektronikoa sortuko du Metapostan.
HELBURUA:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 Araudia (EB; barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa) indarrean sartu ondoren, eta kontuan hartuta gizarteak 4.0 industria kontzeptua barneratzea geldiezina dela, behar-beharrezkoa da enpresa bateko arlo guztiek, baita pertsonen kudeaketako arloak ere, euren prozesuen digitalizazioari heltzeko estrategia bat garatzea, edo behintzat horri buruzko hausnarketa egitea, kudeaketa hobetze aldera.
Gainera, 2016. urtearen amaieran, abenduaren 1eko 1023/2016 epaia argitaratu zen. Haren arabera, enpresek euskarri informatikoan eman ahal dizkiete nominak langileei, eta ez paperean. Hori oso garrantzitsua da, erakundeen eta langileen arteko komunikazio-kanalen digitalizazioa bermatzen baitu, eta, bereziki, kanal elektronikoen baliozkotasuna ere bai. Izan ere, zenbait baldintza (segurua izatea, Datu pertsonalak babesteko Legea betetzea, erabiltzen erraza izatea, etab.) betetzen dituzten kanal elektronikoak baliagarriak dira nomina eta pertsonen arloak sortutako beste dokumentu batzuk emateko.
Epai hori eman eta urtebete igarota, tailer praktiko hau egitea erabaki genuen. Helburua da parte-hartzaileek pertsonen arloko prozesuak digitalizatzeko estrategia bat ezartzea euren erakundeetan, arlo horren kudeaketa errazteko.
Azalduko dugun esparru bakoitzean, eta aurkezten diren kasuetan, iruzkinak egingo ditugu azaldutakoa argitzeko, eta parte-hartzaileek euren zalantzen berri emateko aukera izango dute.
Hortaz, jardunaldiaren egitaraua aldatu egin daiteke; gai bakoitzaren iraupena eta sakontasun-maila parte-hartzaileen interesaren eta proposatzen dituzten gai edo galderen mende egongo dira.
EGITARAUA:
- Sarrera.
- Kontu praktikoak:
- Tutoretzapeko praktika i
- Tutoretzapeko praktika ii
- Tutoretzapeko praktika iii
- Tutoretzapeko praktika iv
- Tutoretzapeko praktika v
- Tutoretzapeko praktika vi
- Kontsultak argitzea
- Ondorio praktikoak. Inplementazio-egutegiak zehaztea. Etorkizuneko egoerak
- Banakako praktika


