TICs
Faktura Elektronikoa erraz ezartzeko teknika
Data: 21/11/2014 | Ordutegiak: 09:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 21/11/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Aldaketa Herri Administrazioarekiko fakturazioaren funtzionamenduan.
2015eko urtarrilaren 15etik aurrera, administrazioaren enkanteetan parte hartzen duten eta lanen esleipena lortzen duten enpresek kanal telematikoak erabili beharko dituzte derrigorrez, kontratatutako zerbitzuak fakturatzeko, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuenez.
ADEGItik, Thinknnovaren elkarlanean, tailer praktiko bat antolatu dugu, hornitzaileak diren edo izan daitezkeen ETE-ek ikas dezaten nola erabiltzen diren softwareko tresnak. Tresna horiek doakoak dira, eta administrazioarekin kontratu-harremana duten enpresen eskura daude, beren zerbitzuak kobra dezaten.
Tailerra zuzendarientzat, finantza-arduradunentzat, eta administrazio- eta finantza-kudeaketaren arloko langileentzat da, enpresan fakturazio elektronikoa ezartzeari buruz ezagutzarik EZ dutenentzat.
EGITARAUA:
- Euskadiko eta Estatuko araudiari buruzko azalpen laburra.
- Ziurtagiri elektroniko baliodunak.
- Ef4ktur. softwarearen deskarga.
- Faktura elektronikoaren adibidea.
- Sinadura elektronikoaren prozesua, administraziora bidaltzeko.
Iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu.
Eskakizunak: Tailerra nagusiki praktikoa izango denez, parte hartuko dutenek beren ordenagailu eramangarria ekartzeko ESKATZEN DA, kasua tailerrean lantzeko. Ikasgelak WiFi konexioa du.
Bazkide prezioa: 30,00 Euro + 21% B.E.Z. = 36,30 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

