Tailerrak
1. Tailerra: Nola txertatu estrategia digitala industria-enpresen merkataritza-plan tradizionalean
Data: 20/03/2018 | Ordutegiak: 09:00 h. - 17:30 h. | Iraupena: 7 h.| Egunak: 20/03/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Sales Industry 4.0 bi tailerren zikloa.
• Iraupena: 7 ordu (9:00etatik 13:30era eta 15:00etik 17:30era) tailer bakoitza.
• Prezioa: tailer bakoitza 120 euro (bazkideak); 240 euro (bazkide ez direnak). Denon arteko bazkaria barne.
• Data: Martxoaren 20a.
• Plaza mugatuak (enpresen hautapena)
• Hizlaria: Guillermo Vilarroig, Overaliako bazkide eta sortzailekidea.
• Norentzat: Industria-enpresetako zuzendari nagusiak, komertzialak eta marketin-arloan erantzukizun komertziala duten langileak, merkataritza-prozesuak nola digitalizatzen diren jakin nahi badute.
HELBURUA
Oraindik ere, Gipuzkoako industria-enpresa askotan, zulo beltz handi bat dago salmenta-sail tradizionalen eta estrategia digitalaren artean. Izan ere, estrategia digitalean oinarrituta, enpresek beren nazioarteko merkataritza-eraginkortasuna hobetzeko aukera dute. Zalantzarik gabe, hori da Gipuzkoako industria-enpresek konpondu beharreko arazo nagusia, salmentak eta estrategia digitala lerrokatuta ez baitaude.
Industria-merkatu digital aurreratuetan, hala nola Estatu Batuetan, Alemanian eta Erresuma Batuan, fabrikatzaile guztiak, baina bereziki banaketa-kanalak, merkataritza-prozesuak digitalizatzen ari dira. Horren ondorioz, haien eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobera egiten ari dira. Gainera, beren marka-irudiaren eragina handitzea lortzen dute. Eta gu ezin gara atzean geratu.
Tailer praktiko honen helburua estrategia digitalak eskaintzen dizkigun aukerak azaltzea da: nazioarteko bezeroak erakartzeko eta aztertzeko aukerak eta potentziala handitzea, marka-irudia modu zehatzean eta neurgarriak sortzea, eta gure tokiko eta nazioarteko lehiakideengatik nabarmentzea.
Orobat, azaldu nahi dugu nola kudea daitekeen hobeto salmenta-zikloa (bezeroa lortzen denetik eskaera ixten den arte), informazio gehigarri gisa kanal digitalak erabiliz. Merkataritza-informazioa on eta off line txertatzea, salmenta-zikloa hobeto kudeatzeko. Eta, azkenik, horrelako proiektu bat nola zehaztu eta planifikatu azaltzea.
EGITARAUA
- Palanka digitala erakarpeneko eta brandingeko merkataritza-estrategian.
- Bezeroaren profilaren definizioa, erakarpena hobetzeko (eraginkortasun handiagoa kostu txikiagoan).
- Datu-baseak (CRM) behar bezala egituratu eta segmentatzearen garrantzia.
- Nola eragin modu pertsonalizatuan bezero-motaren arabera (bezeroa, prospektua, anonimoa).
- Inbound Marketina eta Marketin automation zer diren azaltzea, salmentan aplikatuta.
- Ekintza tradizionalak ekintza digitalekin uztartzea (azoken kudeaketa eta ekitaldiak).
- Nola ekin aldaketari. Merkataritza-prozesua digitalizatzeko proiektu baten definizioa eta plangintza.
- Tailerra: adibide praktikoak eta parte-hartzaileen kasuak.
2. Tallerra: Nola lortu merkataritza-aukera gehiago Linkedin Sales Navigator erabiliz. Informazioa
Bazkide prezioa: 240,00 Euro + 21% B.E.Z. = 290,40 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 120,00 Euro + 21% B.E.Z. = 145,20 Euro