Jardunaldia
Gas naturalaren handizkako merkatuaren egoera eta etorkizuna
Data: 24/01/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: 24/01/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Urtarrilaren 24, osteguna, 9:30etik 11:00etara, ADEGIn
Zalantzarik gabe, energia oso garrantzitsua da industria- eta zerbitzu-sektorearen lehiakortasunerako. Merkatu horietan, prezioak oso hegakorrak dira. Beraz, erabakiak hartzeko, beharrezkoa da egiazko, egiaztatutako eta etengabe eguneratutako informazioa izatea, energia-merkatuen konplexutasunaren ikuspegi egokia lortzeko.
Jardunaldi honetan, gas naturalaren handizkako merkatuaren egoera eta etorkizuna aztertuko ditugu, Orkestrak 2018ko urriaren amaieran argitaratutako txostenean oinarrituta. Txosten horretan, legedian eta arau-esparruetan egin berri diren aldaketak deskribatzen dira, gas naturalaren likideziaren eta prezioen bilakaera aztertzen dira, baita merkatuko garapen berri batzuk ere, hala nola kontrapartida zentraleko erakundeak sartu izana edo epera antolatutako merkatu-plataforma bat martxan jarri izana. Orobat, merkatuak datozen hilabeteetan izan dezakeen bilakaera ere aztertu, eta merkatu horren funtzionamendua hobetzeko zenbait modu identifikatuko ditugu.
Horretarako, gurekin izango da Jorge Fernández Gómez, txosten horren egilea eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Lab-eko koordinatzailea. Orkestran hasi aurretik, MIBGASeko (Mercado Ibérico del Gas) Merkatu Ikerketa eta Azterketako zuzendaria eta Iberian Gas Hub-eko zuzendaria izan zen.
Egitaraua
09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
Patxi Sasigain - ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntza alorreko arduraduna
09:35 Espainiako gas naturalaren handizkako merkatuaren egungo egoera
Jorge Fernández - Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Deusto Fundazioa) Energia Lab-eko koordinatzailea
10:30 Mahai-ingurua
11:00 Jardunaldiaren amaiera
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

