Jardunaldia
Laneko bide-segurtasuna: In itinere istripuak
Data: 04/11/2014 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:00 h. | Iraupena: 3.5 h.| Egunak: 04/11/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Hiru lan-istripuetatik bat zirkulazioaren ondorio da. Zer egin dezakegu hori saihesteko?
Azaroaren 4an, asteartea, 9:30etik 13:00etara, ADEGIn.
Gure legedian, “in itínere” istripuak zein misioko istripuak lan-istriputzat hartzen dira. Estatistika-datuak adierazten dutenaren arabera, istripu-mota horiek gero eta ugariagoak dira.
Hori dela eta, enpresak, esparru horretan jarduteko benetan dituen aukerak kontuan hartuta, mugikortasun-plan bat garatu behar du (azterketa, ebaluazioa eta zuzentze-neurriak), esparru horretan ere prebentzio-kultura sustatze aldera.
Gainera, kontuan izan behar da plan horiek erabakigarriak izan daitezkeela kontingentzia profesionalen kuotak txikitzeko (bonusak).
Adegin, APDrekin lankidetzan, beharrezkotzat jotzen dugu joan-etorrietan zirkulazio-istripuak prebenitzeko enpresek zer tresna erabiltzen dituzten ezagutzera ematea.
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago (452.44 KB)
ADEGI-ren enpresa-kideak, APD-bazkideak eta erakunde laguntzaileen gonbidatuak doan etorri ahal izango dute.