Tailerrak
REACH Araudia: Produktu Kimikoen Fabrikazio Edo Inportazioarekin Lotutako Betebeharrak
Data: 13/03/2018 | Ordutegiak: 09:30 h. - 18:00 h. | Iraupena: 7 h.| Egunak: 13/03/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
-
Data: Asteazkena, martxoaren 13a
-
Lekua: ADEGI
-
Formatzailea: Borja Fernández Almau, REACH Plus-eko abokatu aholkularia
-
Iraupena: 7 ordu (9:30etik 13:30era; denon arteko bazkaria; 15:00etik 18:00etara)
-
Prezioa: 100 euro (bazkaria barne), BEZ barne.
-
Nori zuzenduta: Gerentzia, zuzendaritza teknikoa. Industria-enpresetako ingurumen-, segurtasun- edo produkzio-arloetako arduradunak.
Industria-enpresa batean, segurtasuna eta ingurumena zuzen kudeatzeko, beharrezkoak diren produktu kimikoen erabilera segurua da oinarrietako bat. Eta prebentzioa da, nahitaez, erabilera seguru horren ardatza. Ahal dela, substantziarik edo nahasterik arriskutsuenak erabiltzeari utzi behar zaio, edo ahalik eta gutxien erabili, eta, horretarako, ezinbestekoa da substantzia edo nahaste horien sailkapena ondo ezagutzea. Gaur egun, Europako bi araudiak erabiltzen dira: 1272/2008 Araudia eta 1907/2006 Araudia (CLP eta REACH, hurrenez hurren). Haiei esker, kudeaketa-eremu hau goitik behera aldatu da.
AVEQ-KIMIKArekin elkarlanean antolatzen dugun tailer honetan, euren enpresetan Europako REACH araudi korapilatsua kudeatzeko funtsezko oinarrien berri eman nahi diegu industria-enpresetan segurtasun, ingurumen edo produkzioaren kudeaketaz arduratzen direnei (oro har, oso prestakuntza- eta lanbide-profil teknikoak dituzten pertsonak). Araudi horrek behartuta, produktu kimikoen fabrikatzaile eta inportatzaileek erregistro-espedienteak aurkeztu behar dituzte Produktu Kimikoen Europako Agentzian, baldin eta euren produktuak merkaturatzen jarraitu nahi badute.
Ikastaroan, araudiaren egitura logikaz hornitzen duten oinarriak azalduko dira, labur-labur, parte-hartzaileek uler dezaten zer pauso eman behar dituzten Europar Batasunean produktu kimikoak merkaturatzeko. Ikastaroa amaitzean, ikasleek hau jakingo dute:
- Zer betebehar dituzten REACH Araudiarekiko.
- Substantzia bat baimen-erregimenean sartzeak zer ondorio dituen.
- Zer urrats egin behar diren erregistro bat egiteko.
Egitaraua
Goizez (9:30-13:30)
- Produktu kimikoen Europako araudiari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
- CLP - GHSari buruzko azalpen labur bat.
- REACH erregistroa: erregistrorik aurkeztu behar dugu 2018ko maiatza baino lehen?
- Erregistrorako sarbidea: aldi iragankorra, inquiry-sistema eta informazioa trukatzeko foroak.
- Oso substantzia kezkagarriak baimentzeko erregimena.
Denon arteko bazkaria (13:30-15:00)
Arratsaldez (15:00-18:00)
- REACHen aplikazioa.
- Produktu kimikoen erabiltzailearen betebeharrak: segurtasun-datuen fitxa eta esposizio-egoerak.
- REACHaren eta hondakinen zuzentarauaren arteko lotura.
Bazkide prezioa: 82,65 Euro + 21% B.E.Z. = 100,01 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 124,00 Euro + 21% B.E.Z. = 150,04 Euro