Jardunaldia
Merkataritza Erreforma: Enpresetako Kontseilari eta Bazkideen Betebeharrak
Data: 28/01/2015 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 28/01/2015 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Urtarrilaren 28an, asteazkena, 9:30etatik 11:30etara, ADEGIn.
Orain gutxi sartu da indarrean 2014ko abenduaren 3ko 31/2014 Legea, korporazio-gobernuaren hobekuntzarako Kapital Sozietateen Legea aldatzen duena.
Erreforma horrek gai garrantzitsuei eragiten die, batez ere gobernu-organoen, Akziodunen Batzordearen eta Administrazio Kontseiluaren inguruko gaiei, eta haren helburua organo horien funtzionamenduan gardentasuna, profesionaltasuna eta zorroztasuna hobetzea da.
Legeak jasotako araudi berriak enpresa guztiei eragiten die, edozeini izanik ere haien neurria eta jarduera. Hau da, bai kotizatutako sozietateek (araudi espezifikoa izango dute horiek), bai sozietate anonimo eta mugatuek aplikatu beharko dute lege hau eta aurrez ikusitako araudira egokitu beharko dute.
Bereziki garrantzitsua da enpresetako bazkide, administratzaile eta zuzendariek araudi berria ezagutzea eta hartara egokitzea, esaterako, estatutuak eta barne-funtzionamendua egokituta, sozietateak modu egokian kudeatzeko eta kudeaketa txarrak sor dakizkiekeen arriskuak saihesteko.
Nola arautu administratzaileen ordainsaria? Zein organok du aktibo esanguratsuak erostea erabakitzeko eskuduntza? Nork kalera dezake lehen mailako gerente edo zuzendari bat? Nor dira enpresaren kudeaketaren arduradunak? Zenbat administrazio-kontseilu dira orain nahitaezkoak? Zein funtzio ezin da eskuordetu kontseilari ordezkarien eta abarren esku?
Asko dira erreforma dela eta enpresako zuzendari, kontseilari eta bazkide guztiek jakin behar dituzten gaiak eta sortzen diren zalantzak. CIALT Asesores S.L.kin antolatu dugun jardunaldi honetan, Lege honen harira erreforman sartu diren gai nagusiak azalduko dira eta enpresak haren arabera egokitzeko gomendioak egingo ditu.
EGITARAUA:
09:30etan: Aurkezpena
Patxi Sasigain, ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntzako zuzendaria.
09:45etan: Kapital Sozietateen Legearen erreforma
Administrazio-kontseilua
- Administratzaileen estatutua: diligentzia- eta zintzotasun-eginbeharrak. Adibideak.
- Administratzaileen ordainsaria.
- Kontseiluaren konpetentziak, Kontseilari ordezkarietan eskuordetu ezin diren eskumenak.
- Administratzaileen intereseko gatazkak.
- Administratzaileen erantzukizuna: erantzule berriak.
Bazkideen Batzordea
- Bazkidearen intereseko gatazka, akordioen bozketa, bereizita.
- Batzordearen eskumen berriak.
- Informazio-eskubidea.
- Akordioen inpugnazioa.
Beste gai batzuk
- Kotizatutako sozietateei erreferentzia laburra.
- Liburu telematikoak, muga berriak urteko kontuetarako eta abar.
Nuria Cancelo. CIALT ASESORES SLko bazkidea
Marta Tena. CIALT ASESORES SLko abokatua
11:15etan: Mahai-ingurua
11:30etan: Jardunaldiaren itxiera
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro