Jardunaldia
Crowdlending plataformak
Data: 31/10/2014 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: 31/10/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Partikularrek ETE-ei zuzenean maileguak ematea, enpresak finantzatzeko aukera.
Urriaren 31ean, ostirala, 9:30etik 11:00etara, ADEGIn.
Crowdlending plataformek 6.000 milioi dolar baino gehiago bideratu dituzte produkzio-ekonomiara eta kontsumora. Arboribus (www.arboribus.com) Espainiako lehen finantziazio-plataforma da, ETEak finantzatzeko helburu bakarra duena. Sortu zenetik jardueran egon den lehen 12 hilabeteetan, 1.500 inbertitzaile baino gehiago ditu, eta 25 ETE-ei eman dizkie maileguak, 750.000 euroan eta % 5 eta 10 bitarteko interesekin (ITN).
Plataforma horri esker, inbertitzaile partikularrek zuzenean utz diezaiekete dirua ETE-ei, bere webgunearen bidez. Horretarako, enpresen kaudimena aztertzen ditu, eta behin enpresak finantziazioa onartzen duenean, mailegu-kontratuak gauzatu eta inbertitzaileentzako hileroko kuoten ordainketa kudeatzen du, enpresaren kudeaketan nahastu gabe.
Hortaz, dagoeneko finkatutako ETE-ek, merkatuan ibilbidea dutenek eta zirkulatzailea edo inbertsioa finantzatu behar dutenek, bankuko finantziazioa ordezkatzen duen edo osatzen duen finantziazioa lor dezakete. Eta inbertitzaile txikiek inbertsioak egiteko beste bide bat dute, errentagarritasun erakargarria eman dezakeena, eta gainera, haien inbertsioak kontrol eta gardentasun osoz zaintzen dira.
Carles Escolanok, Arboribuseko zuzendari exekutiboak eta sortzaileak, plataforma aurkeztu eta nola funtzionatzen duen azalduko du.
Nori zuzendua:
- Bankuen finantziazio tradizionala osa dezaketen finantziazio-aukerak ezagutu nahi dituzten ETEak.
- ETE-ei laguntzeko errenta finkoko inbertsio-produktu berri bat ezagutu nahi duten pertsonak.
Egitaraua:
- Aurkezpen orokorra: enpresentzako crowdlendinga zer den eta nola funtzionatzen duen.
- Xehetasunak enpresaren ikuspegitik.
- Enpresa-profil egokiak.
- Mailegua eskatzeko prozesua: denbora, gardentasuna, dokumentazioa, etab.
- Enpresentzako abantailak.
- Xehetasunak inbertitzailearen ikuspegitik:
- Inbertitzaile-profilak.
- Inbertsio-prozesua.
- Alde onak
- Banku-esparrutik kanpoko finantziazio-aukera honen erregulazioa.
- Joerak eta etorkizuna Espainian eta munduan.