Jardunaldia
Autobabes Planak
Data: 30/10/2014 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 30/10/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Plan horiek ezartzeko epea bukatzear da
Urriaren 30ean, osteguna, 9:30etik 11:30etara, ADEGIn.
277/2010 Dekretuak, Autobabeserako Euskal Araua ezartzen duenak, arautzen du zer autobabes-betebehar eskatu ahal zaizkien zenbait jarduerari, zentrori edo establezimenduri, larrialdi-egoerei aurre egiteko.
Dekretu hori Euskadin da aplikatzekoa, eta Autobabeserako Oinarrizko Arauak (393/2007 Errege Dekretuak) aintzat hartzen ez dituen enpresa-jardueretara eta zentroetara hedatzen ditu autobabes-betebeharrak. Gainera, hauek ere hartzen ditu barne:
- Merkataritza- edo administrazio-eraikinak, 28 metroko edo gehiagoko ebakuazio-altuerakoak edo 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
- Aisia-jardueretarako eraikin itxiak, 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
- Hezkuntza-establezimenduak, 50 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
- Egoitza-establezimendu publikoak.
- Ospitaleratzea edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak ematen dituzten osasun-establezimenduak.
- Etab.
Hona hemen jardunaldiaren egitaraua:
- 9:30etan. Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena.
Manuel Guerrero, Adegiko Prebentzioko eta Lan Osasuneko arduraduna.
- 9:40etan. EAEko Autobabeserako 277/2010 Dekretuak enpresentzat dituen irismena eta betebeharrak.
Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaria.
- 10:30etan. Enpresa baten benetako ezarketaren esperientzia.
Mario Barbarin, Administrazio eta Pertsonen zuzendaria, KROSAKI AMR REFRACTARIOS, S.A.U
- 11:00etan. 277/2010 Dekretuaren oinarrizko alderdiak ikuspuntu praktikotik: prestakuntzen eta simulakroen garrantzia.
Ana Irastorza, Sueskola Fundazioko prestatzaile seniorra.
Finantziatua: | |
![]() |
|
Laguntzailea: | |
![]() |