Jardunaldia
Outsourcing Integrala (InHouse, OffSite…): Balio Erantsia duen Logistika.
Data: 27/11/2014 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 27/11/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Lankidetza-modu berriak behar dituzu zure enpresa hazteko edota proiektu berriak martxan jartzeko?
Azaroaren 27an, osteguna, 9:30etik 11:30era, ADEGIn.
ADEGIk, GUREAKekin elkarlanean, jardunaldi bat antolatu du Gipuzkoako enpresei Outsourcing Integraleko esperientzien berri emateko, proiektu berriak martxan jartzeko eta negozioak irauteko dituen abantailak ezagutu ditzaten.
Outsourcing integralak enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen du. Horri esker, enpresek beren gaitasun nagusiak indartu ditzakete, kostu finkoak handitu gabe, eta beren baliabideak ezagutza sustatzeko erabil ditzakete, beren produktuari edo zerbitzuari balio erantsi handiagoa emateko.
Jardunaldi honetan, zenbait esperientziaren bidez, hau ikusiko dugu: enpresaren beharren erantzun integrala nola diseinatu; eta zer garrantzitsua den bazkide egokia aurkitzea, konfiantza emateko nahikoa kaudimen eta ahalmen dituena, eta hobekuntzak ezartzeko eta enpresaren beharrei aurrea hartzeko antolakuntza-kultura dinamikoa eta berritzailea dituena. Bi esperientzia praktiko ezagutuko ditugu: Orkli Elk.Koop. eta RTS S.A.
Jardunaldia Gipuzkoako enpresetako zuzendari nagusi, gerente, eragiketa-zuzendari eta industria-zuzendarientzat da. Egitaraua:
9:30-9:40. Jardunaldiaren sarrera.
Patxi Sasigain – ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Saileko zuzendaria.
9:40-10:20. Outsourcing integraleko esperientziak Gipuzkoako bezeroentzat.
- Balio erantsia duten logistika-eragiketak, pickinga, packinga…
- Kokapena: bezeroaren etxean (prozesuaren barruan edo kanpo), kanpotik…
- Negozioko bazkidea/partnerra: esperientzia, espezializazioa eta inbertsioak.
- Bezeroarentzako balioak: kostuaren aldakortasuna, malgutasuna, eraginkortasuna, baliabideek espezializazioa…
(Adibide praktikoa: GKN Driveline)
Asier Vitoria – Gureak Industrialeko zuzendaria.
Alex Medel – Gureak Industrialeko saltzailea.
10:20-11:00. Esperientzia, balioak eta onurak.
Beren instalazioetan esternalizazio-prozesu handiak egin dituzten enpresen kasu praktikoak. Erabakia hartzeko arrazoiak, onurak, iraunkortasuna eta etorkizunerako ikuspegia.
Iñaki Prieto – RTS SAko zuzendari nagusia.
Patxi López – ORKLI Elk.Koop.-eko zuzendari nagusia.
11:00-11:30. Galderak eta solasaldia.
11:30. Jardunaldiaren amaiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

