Programa
OREKA: Gerente eta Zuzendarientzat Ohitura Osasungarriko programa.
Anima zaitez! Zaindu zure burua enpresa zaintzeko!
Lekua: ADEGIko instalazioetan
Ordutegia: Malgu eta lan-beharrei egokitutako ordutegiak. Pertsonalizatutako entrenamenduen aukera. Kontsulta iezaguzu.
Matrikula:
1 ordu / astean: 70€+BEZ
2 ordu / astean: 120€+BEZ
Hasiera: irailak 2016-tik aurrera.
ADEGIn aspalditik lan egiten dugu enpresa-gerenteen eta enpresa-zuzendarien gaitasun pertsonalak hainbat programaren bidez garatzen. Orain beste urrats bat egin nahi dugu.
Osasuna, jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak bateratzen dituen eta pertsona bakoitzari egokitzen zaion programa integral berri bat eskaini nahi dizugu.
Izan ere, gerenteen eta zuzendarien osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz, haiek beren lana garatzen duten enpresen osasuna ere hobetzen dugu.
Horretarako Jon Karla Liceagaren, errendimendu handiko kirolarien entrenatzaile pertsonala eta Angel Castrilloren, enpresaren eremuan lan egiten duen coach prestatzailea, laguntza izango dugu.
Programa, jarduera fisikorako egokitu diren, ADEGIko instalazioetan talde murriztutan eskainiko da.
Jarduera honen bidez honako hauetan lagundu nahi dizugu:
- Estresa arintzen (endorfinak, dopamina eta serotonina jariaketa) eta lo-kalitatea hobetzen.
- Autoestimua eta osasun mentala hobetzen (egoera eta itxura fisikoaren hobekuntza).
- Erresistentzia hobetzen, neke-egoerak arinduz eta egunean zehar indartsuago mantenduz.
- Gogo-aldartea hobetzen eta ongizate-sentsazioa areagotzen.
- Bihotz-biriketako gaitasun osoa estimulatzen (“bihotz osasuntsua”).
- Immunitate-sistema nabarmen hobetzen.
- Pisua galtzen edo kontrolatzen.
- Koordinazioa eta malgutasuna hobetzen.
Eskaintzen dugun programa berri honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez Argi Ezkurrarekin harremanetan (aezkurra@adegi.es, 943-309170).