Jardunaldia
Energia Erosketa Taldekatuko Zerbitzuaren jarduera
Data: 09/07/2015 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 09/07/2015 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Uztailaren 9an, osteguna, 9:30etik 12:00etara, ADEGIn.
Lehenago jakinarazi denez, Energia Erosketa Taldekatuko lehen zerbitzua jarri dugu martxan, 2016ko kontsumoei begira. Enpresa-elkarteen gidaritzapean, hauek dira helburuak: alde batetik, behe-tentsioko horniketa duten eta 3.1. goi-tentsioko tarifan kontsumi txikiak dituzten enpresen energia-kostuak txikitzea, eta beste batetik, hamar enpresatik zortzik energia aurreztu dezaten sustatzea (portzentaje horrek betetzen baititu baldintzak).
SEA Arabako Enpresariak elkarteak izandako esperientzia positiboaren ondorioz sortu dugu zerbitzua. Izan ere, 2014. urtearen hasieran, behe-tentsioko energia erosi zuten, taldean, 2015eko kontsumoetarako, eta batez beste, %20ko beherapena lortu zuten, 160 horniketa-punturentzat, kontsumoa 7.000 MWh-tik gorakoa izanda.
Jardunaldi honetan, zerbitzu honetan parte hartzeko baldintzak, alderdi teknikoak eta enkantearen nondik norakoak aztertuko ditugu. Gainera, parte hartzen duten enpresen galderak eta zalantzak argituko ditugu; esaterako: Zer gertatzen da nire kontratua enkantearen data baino lehen amaitzen bada? Eta enkantea egin eta zenbait hilabetera amaitzen bada? Eta nire egungo hornitzailearekin jarraitzeko konpromisoa badut? Eta abar.
Egitaraua
- 9:30etan. Aurkezpena. Patxi Sasigain (ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntza alorreko zuzendaria).
- 9:40etan. SEAren 2014ko esperientzia. Juan Ugarte (SEAko idazkari nagusia)
- 10:00etan. Energia-erosketa taldekatuko zerbitzua martxan jartzea eta jarduteko era. Luis Cebrian (SEAko sektore-arduraduna)
- 10:30etan. Enkantearen alderdi teknikoak eta metodologia. Horniketa-kontratua. Ramón López (Energía y Gestión ASEko gerentea).
- 11:15etan. Mahai-ingurua eta galderak.
Jardunaldia doakoa izango da, eta enpresa bazkideentzat soilik.
Energia Erosketa Taldekatuko Zerbitzuan izena emandako enpresek lehentasuna izango dute.
Jardunaldirako erregistratutako gainerako enpresen ordezkariak onartuko dira, izena emateko ordenari jarraituz, jarleku guztiak bete arte.

