Jardunaldia
Aduana eta nazioarteko eragiketatan beharrezko Dokumentuak
Data: 20/09/2017 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 20/09/2017 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Aduana Kode berriarekin enpresa inportatzaile eta exportatzaileek kontutan hartu beharreko aldaketak.
Asteazkena, irailak 20, 9:30etatik 12:30etara ADEGIn.
Aduana, nazioarteko merkataritzan mugitzen diren salgaiak kontrolatzen dituen erakunde publikoa da. Ongien nazioarteko trafikoa arautzen du eta inportazio zein esportazioaren gaineko zergak biltzen ditu.
Inportatzen edo exportatzen duten enpresek beharrezko dokumentazioa erraztu behar dute Aduanan zehar beren ongiak pasa ahal izateko, nazioarteko merkataritzaren araudia beteko dutela ziurtatu behar dute eta kostuak optimizatzeko araudiak eskeintzen dituen aukerak optimizatu behar dituzte.
Jardunaldi honetan aduana-izapiderako eskatzen diren prozedura eta formalitateak aztertuko ditugu, Aduana Kode berria indarrean dagoenetik sortu diren aldaketa garrantzitsuenak kontutan hartuz. Aduana baimenak ebaluatzeko irizpidetan aldaketak, aduana-izapiderako prozeduran aldaketak eta REX (exportatzaileen erregistro)aren sistemaren ezarpena, jardunaldi honetan aztertuko ditugun gai nagusiak dira.
EGITARAUA:
9:30etan: Jardunaldiaren aurkezpena
Patxi Sasigain, ADEGIko lehiakortasun eta berrikuntza zuzendaria.
9:45etan: Aduana. Egitura eta araudia
- Batasuneko Aduana Kodea (CAU).
- Eragile Ekonomiko Baimendua (OEA).
- Erabakiak
- Aduanako erregimenak
11:00etan: Aduana-izapideko prozedura eta formalitateak
- Izapideko prozedura.
- Aduanako sinplifikazioak.
- Bermeak.
- REXaren jatorria eta ezarpena.
12:00etan: Ondorioak eta debatea
12:30etan: Jardunaldiaren amaiera
Alejandro Arola – Arola Aduanas y Consignaciones SLko Presidentea
Maria Giné - COO –Arola, Aduanas y Consignaciones SLeko Aduana arduraduna



Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

