Webinar
KPO 2021aren aldaketaren ondoren indarrean dauden kontabilitate-berritasunak
Data: 30/06/2021 | Ordutegiak: 09:30 h. - 10:30 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: Miércoles, 30 de junio 2021 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Aula Virtual - Adegi
Ekainaren 30ean, asteazkena, 9:30etatik 10:30etara, ADEGIren Gela Birtualean
1/2021 Errege Lege Dekretuak, urtarrilaren 12koa, Kontabilitateko Plan Orokorra aldatu du, zeinak eragina izango duen 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako hasitako ekitaldietan. Aldaketa horiek PGC hori Europar Batasunak finantza tresnen arloan eta jatorria bezeroen kontratuak dituzten sarrera arruntekin lotutako kontabilitate irizpideei egokitzen zaizkie (NIIF-UE Finantza Informazioko Nazioarteko Arauen transposizioa).
Besteak beste, Arrazoizko Balioaren definizioa aldatu da, bezeroarekin adostutako ondasunen edo zerbitzuen kontrolaren transmisioa gertatzen den unean sarrerak onesteko printzipioa barneratu da, hartatik jasotzea espero den zenbatekoari dagozkionak, bost etapako onespen prozeduratik abiatuta, finantza aktiboen eta pasiboen kategoriak murriztu dira, eta memorian sartu behar den informazioari buruzko betekizunak areagotu dira, nahiz eta haietako batzuk ez diren Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Orokorreko Planean aplikatuko.
Alfonso Santamaria Marinek, PKF Attest-en Ikuskaritza eta Aholkularitza Ekonomikoko bazkidea, azalduko digu bere aurkezpenean gure kontabilitatea aldaketa horietara nola egokitzen joan behar dugun.
Programa
- Aurkezpena
- Finantza tresnen arloko aldaketak
- Sarreren onespen arloko aldaketak
- Beste aldaketa batzuk
- Galderak
Saioan sartu ahal izateko, jarraitu hurrengo jarraibideei:
- Jardunaldian izena eman.
- Jardunaldian sartu ahal izateko, aurreko egunean Zoomera sartzeko esteka jasoko duzu.
- Hizlariari egin nahi dizkiozun galderak Zoomen txatean bilduko dira.
- Hura bukatzen denean, asebetetze mailaren inguruko inkesta bidaliko dizugu. Arren, bete ezazu.