Jardunaldia
Eraikuntza sektoreko Berdintasun Planaren araudia, prestaketa eta ezarpena
Data: 18/07/2024 | Ordutegiak: 09:00 h. - 10:00 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: 18/07/2024 | Antolatzailea: ASCONGI | Lekua: Sede ADEGI/ASCONGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
2024ko uztailak 18, osteguna. 9:00etatik 10:30etara. Adegi/Ascongiren egoitzan.
Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak guztien berdintasuna bermatuko duten oinarrizko baldintzak arautzen ditu. Lege honen berrikuntzen artean, diskriminazio-jokabideen prebentzioa eta berdintasun-printzipioa gauzatzeko politika aktiboen aurreikuspena daude. Horretarako, beharrezko tresnen artean Berdintasun Plana ezartzen da..
Horregatik, ASCONGIk "Eraikuntza sektoreko Berdintasun Plana arautzeari, lantzeari eta ezartzeari" buruzko jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako eraikuntza sektoreko enpresentzat beharrezkoak diren kontzeptuak, tresnak eta ekintzak azaltzeko.
Jardunaldian berdintasunaren arloan indarrean dagoen araudiaren laburpen labur bat, berdintasun-planen beharrezko edukia, enpresetako derrigortasuna eta sektoreko enpresentzat berdintasun-planek dituzten onuren azterketa azalduko dira. Era berean, arau-esparrua eraginkorra izan dadin, berdintasun-plana eta haren erregistroa garatzeko beharrezkoak diren tresnak, planak eta ekintzak landuko dira.
Hizlariak:
Esther Eguzkiagirre Bazkide Zuzendaria |
Nerea García Berdintasun Teknikaria |
Egitaraua:
9:00etan | Ongietorria. | |
9:05etan | Egungo Araudia. Mª José Irastorza. Lan Aholkularitza Juridikoaren arduraduna. | |
9:15etan | Enpresako Berdintasun Plana. | |
|
||
9:30etan | Berdintasun Planaren garapena. | |
|
||
9:45etan | Berdintasun planaren erregistroa. | |
9:55etan | Galderak eta eskaerak. | |
10:00etan | Jardunaldiraren amaiera. |