Webinar
NEXT GEN EU: PERTE VEC
Data: 02/02/2022 | Ordutegiak: 09:30 h. - 10:45 h. | Iraupena: 1.15 h.| Egunak: Miércoles, 2 de febrero de 2022 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Aula Virtual - Adegi
Gipuzkoarentzako aukerak ibilgailu elektrikoaren eta konektatuaren esparruan
Otsailak 2, asteazkena 9:30etik 10:45era ADEGIko Gela Birtualean
Enpresen artean itxaropen handienak sortu dituen PERTEetako bat, ibilgailu elektrikoari eta konektatuari buruzko proiektuetara bideratutakoa da, daukagun automobilgintza-industriarekin lotutako ekoizpen-sarea dela eta.
Jada 2021eko uztailaren 13an, Ministroen Kontseiluak lehen PERTE gisa, Ibilgailu Elektriko eta Konektatua (PERTE_VEC) fabrikatzeko ekosistema bat garatzeko PERTEa onartu zuen. Eta orain, deialdia argitaratu aurretik, PERTE_VEC honen zati industrialari dagozkion diru-laguntzak ematea arautuko duen oinarrien agindua argitaratu da. Deialdi azkarra iragartzen da, eta proposamenak aurkezteko epe laburra izango du.
Agindu honen arabera,2021-2023 aldirako eman beharreko laguntzen gehienezko aurrekontua 2.975 milioi eurokoa izango da; horietatik 1.425 milioi mailegu moduan emango dira eta 1.550 milioi diru-laguntza moduan. Laguntza horiek 11.900 milioi euroko inbertsio pribatua eragitea espero da.
Gipuzkoako ekoizpen-enpresa batzuek helburu horien barruan sartzen diren proiektuak aurkezten dituzte edo beren estrategietan diseinatuta dituzte, eta, beraz, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak jaso ditzakete.
Jardunaldi honetan, enpresa afiliatuei eta, batez ere, laguntza hauen onuradun izan daitezkeen ETEen zalantza eta kezka nagusiei erantzuten saiatuko gara: nola eskuratu laguntza horiek? Nola parte hartu talde onuradun batean?, zein dira ETEak dituzten mugak onuradun izateko?, zein rol bete dezake nire enpresak proiektu traktorearen barruan?, zein da enpresa bakoitzak jaso dezakeen gehienezko diru-laguntza?, etab.
PERTE horri dagozkion proiektu motak sakonago ezagutzeko, Elena San Juan Pascual, Next Generation laguntzetan aditua eta Bantec enpresako aholkularia, eta Alejandro Cros, Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertainetako Zuzendaritza Nagusiko Industria Arloko Politiken zuzendariorde nagusia eta PERTE_VEC honen arduraduna izango ditugu.
Programa:
- Aurkezpena.
- PERTE VECen funtsezko alderdiak: zer da PERTE VECa? Zer egitura du? Zer jarduera babesten ditu? Euskal ETEen kezka nagusiak.
Elena San Juan Pascual, Bantec enpresako aholkularia.
- PERTE VECen laguntza-lerro nagusiari lotutako enpresentzako aukerak: ibilgailu elektrikoaren eta konektatuaren industria-katearen jardueta integralak. ETEen funtsezko zeregina PERTEan.
Alejandro Cros, Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertainetako Zuzendaritza Nagusiko Industria Politika Sektorialen zuzendariorde nagusia.
- Galderak