Webinar
NEXT GEN EU: Ekonomia Zirkularreko Pertea
Data: 04/05/2022 | Ordutegiak: 09:15 h. - 10:30 h. | Iraupena: 1.15 h.| Egunak: Miércoles, 4 de mayo de 2022 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Aula Virtual - Adegi
Maiatzaren 4a, asteazkena 9:15 etatik 10:30etara ADEGIko Gela Birtualean
Ekonomia Zirkularreko PERTEaren xedea ekoizpen sistema efizienteago eta jasangarriago baterantz igarotzea bizkortzea da erabilitako lehengaien inguruan, baliabideak optimizatuz eta sortutako hondakinak minimizatuz.
PERTE horrek ekoizpen sektore guztiak hartzen ditu, eta 492 milioi euroko laguntzak aurreikusi dira honetarako (eskaeraren arabera beste 92 milioi eurora heda daitezke), non 1.200 milioi baino gehiagoko baliabideak mobilizatzea espero den, inbertsio publikoaren eta pribatuaren artean 2026rako. 280.000 enplegu inguru sortu ahal izango dira, zuzenak, zeharrak eta induzituak kontuan hartuta.
Diru-laguntza gehienak jasangarritasun erronkei erantzuten dieten sektoreei zuzenduko zaie, ehungintza, plastikoa edo ekipamendu-ondasunak lantzen dituztenak esaterako, baina ekodiseinua, berrerabilera eta hondakinen kudeaketa eta enpresa guztien digitalizazioa sustatzen duten gainerako sektoreetara ere hedatzen dira.
Hortaz, bi lerro-ekintza nagusi ezarri dira:
- Gako sektoreei buruzko jarduketak: ehungintza, plastikoa eta ekipamendu-ondasunak energia berriztagarrien industriarako.
- Zeharkako jarduketak, enpresan ekonomia zirkularra bultzatzeko, ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak emanez edozein sektoretan, lau kategoriatan banatuta: lehengaien kontsumoa murriztea, ekodiseinua garatzea, hondakinen kudeaketa eta digitalizazioa.
PERTE honi dagozkion proiektu motak hobeto ezagutzeko, gurekin izango ditugu Carmen Durán Vizán, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Ekonomia Zirkularreko Zuzendariordetza Orokorreko Kontseilari Teknikoa eta Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordea.
Programa:
- Aurkezpena
- EZko PERTEaren laguntza-lerroei lotutako euskal enpresentzat aukeren identifikazioa
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordea.
- Ekonomia Zirkularreko PERTEaren Aurkezpena. PERTEaren laguntza-lerroen azterketa
1. lerroa. Gako sektoreen gaineko jarduketak
2. lerroa. Zeharkako jarduketa Ekonomia Zirkularra bultzatzeko.
Carmen Durán Vizán, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Ekonomia Zirkularreko Zuzendariordetza Orokorreko Kontseilari Teknikoa.
- Galderak